247. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

Udalbatzako kideen 2019ko ordainsariak

Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75. artikuluan xedatutakoa eta 2018 eta 2019 aurrekontu ekitaldietan Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza funtsari dagokion zenbatekoa eta banaketarako formula ezartzen duen abenduaren 27ko 18/2017 Foru Legean ezarritakoa, ondotik ematen den erabakia hartu da, Udalaren 2018ko urriaren 15ean egin bilkura arruntean:

1.–Udalbatzako kideen ordainsari eta bilkura-sari hauek ezartzea, karguan aritzeagatik eta Udalaren osoko bilkuretara egiazki joateagatik:

–Alkatetza:

Udalak, alkate karguan dedikazio partzialean aritzeagatik, 5.154,60 euro ordainduko du urtean, gehi Gizarte Segurantzako enpresa kuota. Horiek hilero ordainduko dira, behar diren kenkariekin. Hori eskuraturik, ezin da saririk hartu organo kolegiatuetara joateagatik.

–Alkateordea:

Udalak, alkateordearen karguan dedikazio partzialean aritzeagatik, 5.154,60 euro ordainduko du urtean, gehi Gizarte Segurantzako enpresa kuota. Horiek hilero ordainduko dira, behar diren kenkariekin. Hori eskuraturik, ezin da saririk hartu organo kolegiatuetara joateagatik.

–Gainerako udalkideak:

Udalaren osoko bilkuretara egiazki joateagatik 84 euro gordin jasoko dituzte bilkura bakoitzeko eta 42 euro, berriz, sortzen diren informazio batzordeetara egiazki joateagatik.

2.–Udalkide guztiek eskubidea izanen dute kalte-ordainak jasotzeko beren karguan aritzean sortutako egiazko gastuengatik, behar bezala eta agiri bidez justifikaturik eta baimendurik badaude. Hona zenbatekoak: Iruñerako bidaiak: 35 euro egun erdirako eta 50 euro egun osorako. Lizarrarako bidaiak: 6 euro. Gainerako bidaietan Administrazio Publikoen zerbitzuko langileendako urtero ordainsari arloan ezartzen diren zenbatekoak aplikatuko dira.

3.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzea.

Metautenen, 2018ko azaroaren 26an.–Alkate udalburua, Andrea Catala Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1814539