247. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

104/2018 FORU DEKRETUA, abenduaren 12koa, zeinaren bidez ezartzen baitira diru-laguntza batzuetarako gutxieneko eta gehieneko zenbatekoak, mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditu eta haien zaintzaileei laguntzeko.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak xedatzen du ezen gizarte zerbitzuen zorroak direla gizarte zerbitzuen sistema publikoko prestazioak ezartzeko tresna eta Gizarte Zerbitzuen Zorroak zehaztuko dituela gizarte zerbitzuen sistema publikoaren prestazioak, zeinaren aplikazio eremua izanen baita Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoa.

Ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa, arautzen dituenak, I. eranskineko B letrako 24. zenbakian, “Mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditu eta haien zaintzaileei laguntzeko diru-laguntzak”, prestazio bermatu gisa.

2012rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legeak, bigarren xedapen gehigarrian, ezartzen du ezen hurrengo ekitaldietarako Nafarroako Gobernuak foru dekretu bidez ezarriko duela zenbateko hori, eta laguntzen zenbatekoak ezin direla izan gradu eta maila bakoitzerako errege dekretu bidez onetsitakoak baino txikiagoak, Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemako Lurralde Kontseiluak erabakitakoarekin bat.

Kontuan harturik igarotako denbora eta egungo egoera ekonomiko eta soziala, komenigarritzat jotzen da laguntzen zenbatekoak egokitzea testuinguru ekonomiko eta sozialera.

Horrenbestez, Eskubide Sozialetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko abenduaren 12an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditzeko eta haien zaintzaileen aldeko laguntza ekonomikoen gutxieneko eta gehieneko zenbatekoak hauek izanen dira:

a) Familian zainketak jasotzeko laguntza ekonomikoa:

GEHIENEZ

GUTXIENEZ

Mendekotasun handia

542,85

249,44

Mendekotasun larria

407,21

180,00

Mendekotasun moderatua

180,00

60,00

b) Zerbitzu bat kontratatzeko diru-laguntza:

GEHIENEZ

GUTXIENEZ

Mendekotasun handia

786,00

361,16

Mendekotasun larria

622,00

274,92

Mendekotasun moderatua

312,00

144,00

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2018ko abenduaren 12an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1815100