247. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Oztopo arkitektonikoak kentzeko proiektu teknikoa. Behin betiko onespena

2018ko azaroaren 6ko osoko bilkuran honako hau erabaki zen:

1.–Hasiera batez onestea Irurtzungo Aralar kaleko 6ko eraikinean oztopo arkitektonikoak erabat kentzeko obra-proiektu teknikoa, eraikin horretako jabeen erkidegoak sustatua.

2.–Deklaratzea onura publikokoa eta nahitaezkoa dela beheko solairuan dagoen lokalaren 6,60 m²-ren okupazioa; beraz, Udalak desjabetzeko prozedurari ekinen dio, eraikin horretako jabeen erkidegoaren alde diharduen administrazio gisa.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta ale bat Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentura (Etxebizitza Zerbitzua) igortzea.

Iragarkiaren kodea: L1814572