247. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Lizarrako Udalaren tributuen kontrolerako eta ikuskapenerako planaren irizpide orokorrak, 2019ko eta 2020ko ekitaldietarako

Lizarrako Udaleko alkateak 2018ko azaroaren 19an ebatzi zuen onestea 2019-2020 urteetarako tributuen ikuskapenerako plana. Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 137. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen dira plan hori gidatzen duten irizpide orokorrak:

Irizpide orokorrak:

1. Zerga-betebeharrak kontrolatzea eta balioak egiaztatzea, zerga-iruzurrak atzeman eta eraginkortasunez erregularizatzeko.

2. Udal tributu guztietan zerga-iruzurrak atzematea. Salbuespena ekonomia-jardueren gaineko zerga izanen da, ikuskapenerako plan berariazkoa izan behar baitu. Arreta eta ardura bereziz zainduko da jabari publikoaren erabilera pribatiboaren tasa.

3. Zergapekoek Tokiko Ogasun Publikoarekin dituzten betebeharrak eta eginbeharrak zuzen betetzen diren aztertu eta egiaztatzea.

4. Zergapekoaren tributu egoera osoa egiaztatzea, Tokiko Ogasunaren edozein baliabideri dagokionez, edo bestela tributu bati edo batzuei dagokienez.

5. Kudeaketa arloan, tributuen kudeaketaren honako lan hauek egitea: egiaztapen eta ikerketakoak; egiaztapen mugatuko prozedurak edo balioak peritu-tasazio kontraesanezko prozesuen bidez egiaztatzeko prozedurak, hori egin behar bada.

6. Zergapekoek zerga bakoitzerako eskatzen diren aitorpenetan eta komunikazioetan adierazitako egitateak eta inguruabarrak zehatzak eta egiazkoak diren aztertzea.

7. Aztertzea ba ote den egitatezko elementuren bat edo zerga arloan garrantzitsua izan daitekeen beste aurrekariren bat, Administrazioak osoki edo hein batean ezagutzen ez duena.

8. Zergapekoek tributuen likidaziorako egindako eragiketak zehatzak diren aztertzea eta, era berean, haien tributu egoera erregularizatzea.

9. Informazioa eskuratzea pertsonek edo entitateek dauzkaten edozein motatako datu edo aurrekariak ezagutzeko, tributuen aldetik garrantzizkoak badira.

10. Egiaztapen eta azterketa jarduera sustatu eta areagotzea, tributua orokortze aldera eta, horrenbestez, zergen kudeaketa eraginkorragoa bihurtzea. Horrela herritarrek zerga kontuetan beren arteko justizia eta berdintasuna bermatuak izanen dituzte, eta likidatu eta biltzen diren eskubideak ahal den neurrian gehituko dira.

Lizarran, 2018ko azaroaren 19an.–Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1814403