247. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, etxezainen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiko merezimenduen behin betiko balorazioaren aurka.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak 231/2018 Ebazpena eman zuen urtarrilaren 29an, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko etxezainen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesteko. Prozesu horretan, Javier Emilio Elizalde Alfonso eta Facundo Recondo Berecoechea jaunek gora jotzeko errekurtso bana aurkeztu dute merezimenduen behin betiko balorazioaren aurka, zeina 2018ko irailaren 28an argitaratu baitzen.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2018ko azaroaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1814498