247. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

2018ko 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Bargotako Udalaren Kudeaketa Batzordeak, 2018ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2018ko aurrekontuan 4. eta 5. aldaketak egiteko espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluari jarraikiz, espedientea 15 egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da.

Bargotan, 2018ko azaroaren 22an.–Kudeaketa Batzordeko burua, M.ª Cruz Merino Díaz de Zerio.

Iragarkiaren kodea: L1814482