247. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

13/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2018ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lagunak Udal Zerbitzuaren 2018ko aurrekontuan aldaketa egiteko 13/2018 espedientea. Horren bidez kreditu-gehigarriak gaitzen dira instalazioetako inbertsioei aurre egiteko.

Iragarkia 2018ko 221. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 15ean, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udalaren iragarki-taulan ediktua jarrita.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontu-aldaketa:

Lagunak Udal Zerbitzua:

Kreditu-gehigarria, diruzaintzako gerakinarekin finantzatua.

KODEA

IZENA

ZENBATEKOA

90 33701 63200

“Inbertsioak jostetarako instalazioetan”

112.000,00 euro

GUZTIRA

112.000,00 euro

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztuz, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz, Barañaingo Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Barañainen, 2018ko abenduaren 17an.–Alkatea, Oihane Indakoetxea Barberia.

Iragarkiaren kodea: L1815309