247. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

12/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2018ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2018ko aurrekontu orokorrean 12/2018 aldaketa egiteko espedientea. Horren bidez kreditu-gehigarriak gaitzen dira, Inbertsio Finantzarioki Jasangarriei buruzko Plana onesten duen urriaren 10eko 19/2018 Foru Legean jasotako obrei aurre egiteko.

Iragarkia 2018ko 221. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 15ean, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udalaren iragarki-taulan ediktua jarrita.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontu-aldaketa:

GASTUAK:

Kreditu-gehigarria.

KODEA

IZENA

ZENBATEKOA

61 15332 61900

“Inbertsioak urbanizazioan”

40.800,00 euro

61 92006 62200

“Inbertsioak udaletxean”

18.000,00 euro

GUZTIRA

58.800,00 euro

DIRU-SARRERAK:

Diru-sarreren ondorengo kontzeptu hauek handitzea.

KODEA

IZENA

ZENBATEKOA

7508001

“Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza, hiru urteko planeko obrak”

30.500,00 euro

8700001

“Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”

28.300,00 euro

GUZTIRA

58.800,00 euro

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztuz, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz, Barañaingo Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Barañainen, 2018ko abenduaren 17an.–Alkatea, Oihane Indakoetxea Barberia.

Iragarkiaren kodea: L1815308