247. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Herri-lurretan laborantzan aritzeko kanonaren erroldaren onespena

Alloko Udaleko Alkatetzak, 2018ko azaroaren 27ko 114. Ebazpenaren bidez, erabaki zuen onestea herri-lurretan laborantzan aritzeko 2018ko kanonaren errolda, urte natural bakoitzeko irailean hasi eta bukatzen den laborantzako urtean egindako aprobetxamenduari dagokiona. Borondatezko diru-bilketarako aldia 2019ko abenduaren 1etik 19ra izanen da, biak barne.

Ordainagiri helbideratuak kobratzeko aurkeztuko dira borondatezko epearen azken egunean.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira eta epe exekutiboaren errekarguak sortuko dira, baita berandutze-interesak ere eta, hala bada, sor daitezkeen kostuak.

Alkatetzaren erabaki hau behin betikoa da bide administratiboan; hortaz, haren kontra errekurtso hauetako bat jar daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Allon, 2018ko azaroaren 27an.–Alkate udalburua, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1814573