247. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IGANTZI

Deialdia, zerbitzu anitzetako arduraduna izateko lanpostu bat, C mailakoa, euskalduna, Igantziko Udaleko D mailako funtzionarioen arteko lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko

Igantziko Udalak deialdi honen oinarriak onetsi ditu.

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da zerbitzu anitzetako arduraduna izateko lanpostu bat betetzea Igantziko Udaleko D mailako funtzionarioen arteko oposizio murriztuaren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren 15.6 artikuluaren babesean. Igantziko Udalaren plantilla organikoan agertzen da.

1.2. Deialdi honen bidez izendatzen den izangaia, lanpostuaren jabetza hartzen duenetik aurrera, C mailakoa izango da, eta ordura arte zuen lanpostua amortizatuko da.

1.3. Lanpostuak C mailako ordainsariak izango ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ordainsariei buruzko Behin-behineko Erregelamenduan eta aplikatu beharreko gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

1.4. Hizkuntza eskakizuna 2A izanen da (entzunaren ulermena eta mintzamena, B2; irakurriaren ulermena eta idazmena, B1), Bortzirietako toki entitateen plantilla organikoetako lanpostuetan ezarri beharreko hizkuntza eskakizunari buruzko txostenaren arabera, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2012ko irailaren 4an egina eta Igantziko Udalak 2012ko urriaren 25ean onetsia.

1.5. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta Udalak noiznahi aldatzen ahalko du bere arrazoiengatik.

2. oinarria.–Eginkizunak.

Izendatua gertatzen denak honako eginkizun hauek bete beharko ditu:

Zerbitzu anitzetako alorreko lanei, orotariko mantentze-lanetako obrei, Nafarroako Enplegu zerbitzuko lankidetzan egindako deialdiak barne, enplegu sozial babestuari, gizarteratzeari eta abarrei atxikitako langileen erantzule zuzena izango da, haiek finkoak nahiz aldi baterakoak edo azpikontratatuak izan.

Bere esku dituen langile guztien artean lan eta egiteko guztiak antolatu, banatu eta kontrolatuko ditu, ordutegien eta lan egutegiaren kontrola barne.

Eratzen ahal diren lantalde guztiak koordinatuko ditu, zerbitzua hobeki kudeatu eta eraginkorrago izan dadin.

Bere zerbitzuko makineria guztiak, erremintak, ibilgailuak, etab. zaindu eta kontrolatuko ditu.

Materialak, lan egiteko arropa, etab. erosteko txartelak sinatu eta kontrolatzeko ardura izango du.

Bandoak zabaltzeko eta herritarrei jakinarazpenak banatzeko lanak egingo ditu.

Herriko kaleen eta Udaleko eraikin eta instalazioen garbiketa lanak egingo ditu.

Lorategien eta kaleko zuhaitzen, bideak, mendiak, kanposantua eta eraikin publikoen mantentze lanak egingo ditu.

Igeltserotzako, zurgintzako eta zailtasun tekniko handia edo bitarteko handiak behar ez dituzten bestelako lanak egingo ditu.

Hornidura publikoaren zerbitzuaren gaineko mantentze eta zaintza lanak.

Bere mailaren eta kategoriaren barrenean agintzen zaizkion guztiak.

3. oinarria.–Izangaien betebeharrak.

3.1. Izangaiek, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean, ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Igantziko Udalaren zerbitzuko D mailako funtzionarioa izatea.

b) Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu baterako izendatua edo esleitua izatea.

c) Eskola Graduatuaren titulua, lehen mailako lanbide heziketakoa edo baliokideren bat izatea eta bost urteko antzinatasuna, administrazio publikoetan onartua izatea. Bestela, Igantziko Udalean zortzi urtez aritu izana frogatuko da.

d) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

e) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) B motako gidabaimena izatea.

g) Eginkizunak betetzeko behar diren gaitasun fisiko eta psikikoak izatea.

h) Euskaraz jakitea, eskatutako mailako tituluaren bidez edo egiaztatzeko berariazko probaren bidez.

3.2. Aurreko baldintzak deialdi honetan jasotako epean eta moduan frogatu beharko ditu gainditu ondoren lanpostua eskuratzen duen izangaiak. Baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea bukatzean betetzen direla ulertuko da, baita hautaprobek dirauten bitartean eta izendatu arte ere.

4. oinarria.–Eskabideak.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Igantziko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 30 egun naturaleko epean.

Eskabidea I. eranskinean azaltzen den ereduaren araberakoak izango da.

4.2. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

5. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, alkate udalburuak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emango du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko.

5.2. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitara eman eta ondoko 10 egun naturalean erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte eta, akatsik egin badute, zuzendu.

5.3. Erreklamazioetarako epea amaitutakoan eta haiek ebatzi ondoren, alkate udalburuak ebazpena emango du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

6. oinarria.–Kalifikazio epaimahaia.

6.1. Hauexek izango dira kalifikazio epaimahaiko kideak:

–Epaimahaiburua: Juankar Unanua Navarro jauna, Igantziko Udaleko alkate udalburua.

Ordezkoa: Xabier Sarasola Salegi jauna, Arantzako Udaleko lehen alkateordea.

–1. mahaikidea: Cederna-Garalur Elkartearen izendatuko duen teknikaria.

1. mahaikidearen ordezkoa: Cederna-Garalur Elkartearen izendatuko duen teknikaria.

–2. mahaikidea: Toki Ona Institutuko irakaslea.

2. mahaikidearen ordezkoa: Toki Ona Institutuko irakaslea.

–Epaimahaikide-idazkaria: Udaleko idazkaria.

Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake probaren batean nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emango diote laguntza epaimahaiari.

6.2. Epaimahaia ezin izango da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe.

6.3. Epaimahaiak gehiengoz argituko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko sor daitezkeen arazo guztiak.

7. oinarria.–Oposizioaren nondik norakoa.

7.1. Eskatutako euskara maila agirien bidez probatu ez duenak idatzizko proba eta ahozkoa eginen dira. Proba hori Euskarabideko Euskararen Egiaztapenen eta Prestakuntzaren Ataleko langileek egingo dute. Ondotik etorriko dira oposizioko ondorengo proba berariazkoak:

a) Lehen ariketa.–Proba teorikoa.

Test motakoa izanen da eta aukera anitzeko galdera sorta bati erantzun beharko zaio, erantzun zuzena bakarra izanik. Gaiak deialdiko II. eranskinean ageri direnak izanen dira. Erantzun okerrei ez da punturik kenduko.

Probaren balorazioa 50 puntukoa izanen da gehienez ere, eta gehieneko puntuazioaren erdia (25 puntu) gutxienez lortzen ez duten izangaiak kanpoan geldituko dira.

b) Bigarren ariketa.–Proba praktikoa.

Epaimahaiak zehaztuko dituen ariketa praktikoak izango dira, II eranskinean gaiei buruzkoak. Probaren balorazioa 50 puntukoa izanen da gehienez ere, eta gehieneko puntuazioaren erdia (25 puntu) gutxienez lortzen ez duten izangaiak kanpoan geldituko dira.

7.2. Probak gutun-azal itxien sistemaren bidez egingo dira eta deialdi bakarra izango da.

8. oinarria.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

8.1. Azken ariketa kalifikatutakoan, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda emango du argitara, izangai bakoitzak ateratako emaitzak batu ondoren eta erdietsi duten puntuazioaren hurrenkeran. Zerrenda hori alkateari igorriko dio, puntu gehien lortu dituen izangaiaren aldeko izendapen proposamenarekin batera. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

8.2. Kontratazio proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hamabost egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Igantziko Udalaren bulegoetan:

a) Jaiotza-aktaren ziurtagiria edo nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua.

b) Eskatutako tituluaren jatorrizkoa edo kopia behar bezala konpultsatua, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina, edo Igantziko Udalean emandako zerbitzu urteen ziurtagiria.

c) Interesdunak dagozkion eginkizunak betetzeko behar den gaitasun psikiko edo fisikoa duela egiaztatzen duen medikuaren agiria edo txostena.

d) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik ez dela baztertua izan erakusten duena.

e) Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Araubidea errespetatu eta defendatu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.

8.3. Epe horretan, behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuetan salbu, interesdunak agiri horiek ekartzen ez baditu, ezin izango da izendatu, eta haren jarduketa guztiak indarrik gabe geldituko dira, eskabidean egindako faltsukeriagatik izan dezakeen erantzukizuna deusetan galarazi gabe.

9. oinarria.–Izendapena.

9.1. Hautapen prozesua bukatutakoan, eta izangaiak 8.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu ondoren, Udaleko alkateak Igantziko Udaleko C mailako funtzionario izendatuko du.

Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.2. Izendatutako izangaiak lanpostuaz jabetu beharko du, izendapena jakinarazi eta hamabost egun naturaleko epean. Epe horretan, eta ezinbestekoa izan ezik, izendatuak ez badu lanpostuaren jabetza hartzen, Igantziko Udaleko C mailako funtzionario bilakatzeko eskubide guztiak galduko ditu.

10. oinarria.–Errekurtsoak.

10.1. Deialdiaren, haren oinarrien edo hura aplikatzeko egintzen kontra, ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza agindu edo erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

10.2. Epaimahaiaren egintzen eta ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratzen edo jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA

Eskaera (PDFa).

II. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. Argiteria publikoa paratzea.

Aginte zentroak, babesak eta kontrol tresnak. Kanpoan jartzen diren argiak eta euskarriak: motak eta ezaugarriak.

2. Iturgintza eta berokuntza eraikinetan.

Tresna sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, zirkuituak betetzea eta purgatzea, galdara-gelak eta haien osagai bereziak. Energia aurrezpena eta ingurumen kontzeptuak.

3. Oinarrizko arotzeria eraikinetan.

Doikuntza eta konponketa txikiak. Tresnak eta materialak. Ate eta leihoak doitzea, sarrailak, sarraila-zilindroak eta pertsianak.

4. Pintura.

Pintura-lan samurretan erabiltzen diren tresnak eta ekipoak ezagutu, zaindu eta, oinarrizko mailan, maneiatzea. Pintura eta berniz motak; tresnak: brotxa, arrabola...; hondakinen kudeaketa.

5. Igeltserotza.

Produktu, tresna eta materialak ezagutu eta, oinarrizko mailan, erabiltzea. Obretako seinaleak. Planoen interpretazioa. Eraikinen kontserbazioa, zuinketa eta konponketa txikiak espazio publikoko elementuetan.

6. Ur hornidura. Biltegiak eta sareak.

Sarearen osagaiak. Balbula motak, kloradoreak eta neurtu eta kontrolatzeko elementuak. Mantentze lanetarako irizpideak.

7. Larrialdiak eta suteak.

Norberaren jokabidea sutea dagoenean eta eraikinetatik alde egin behar denean. Suaren elementuak. Su motak. Sua itzaltzeko baliabideak: itzalgailuak, suteetako ur-hargune hornituak, zutabe lehorra eta hidrantea. Suaren kontrako babesa: seinalizazioa, detekzioa eta alarma. Instalazioen mantentze-lanak.

8. Saneamendu sareak.

Sare motak, materialak, eta kolektoreen eta erregistro-elementuen ezaugarriak. Mantentze lanetarako irizpideak.

9. Lorezaintza eta basozaintza.

Lorezaintzako eta mendiko lanetako produktuak eta oinarrizko tresnak (sasi-garbitzeko makina, belarra moztekoa, aizkora, motozerra) ezagutu, erabili eta mantentzea. Kale eta plazak garbitzea eta berdeguneak ureztatzea.

10. Laneko arriskuak. Prebentzioa.

Zereginen eta lanen arriskuak detektatu eta ebaluatzea. Banakako eta taldeko babes baliabideak.

11. Igantzi. Historia eta geografia.

Igantziko historia. Igantziko geografia (mendiak, ibaiak, datu soziodemografikoak...). Igantziko mugak; Igantziko kaleen, auzoen eta baserrien izenak.

Iragarkiaren kodea: L1814152