247. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

82/2018 FORU AGINDUA, azaroaren 6koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak azaroaren 23an emandako 38/2015 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoaren egitura organikoa garatu zen bulego mailan.

Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak azaroaren 23an emandako 38/2015 Foru Aginduaren bidez, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoaren bulego mailako egitura organikoa garatu zen.

Foru agindu honen xedea da 38/2015 Foru Agindu hori aldatzea, argi eta garbi uzteko, berariaz hala adieraziz, bai Nafarroako Liburutegia, bai departamentuari atxikitako langileek lan egiten duten Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareko liburutegiak, organikoki, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren menpeko zentroak direla.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak 24.4 artikuluan ezartzen du ezen, bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzeko, unitate horiek zein departamentutan sartuko diren, hango kontseilari titularraren foru agindua beharko dela.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak azaroaren 23an emandako 38/2015 Foru Aginduaren 3. artikulua aldatzea. Foru agindu horren bidez Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoaren egitura organikoa garatu zen bulego mailan.

3. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

“3. artikulua. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

1. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak bulego hauek ditu bere egituran:

a) Ondare Historikoaren Zerbitzuaren menpe:

–Ondare Arkitektonikoa Zaintzeko Bulegoa.

b) Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuaren menpe:

–Dokumentuen eta Artxiboen Kudeaketa Sistema Administratzeko Bulegoa.

c) Museoen Zerbitzuaren menpe:

–Koordinazioaren eta Zerbitzuen Bulegoa.

d) Liburutegi Zerbitzuaren menpe:

–Ondare Bibliografiko eta Filmografikoaren eta Lege Gordailuaren Bulegoa.

–Jendearentzako Zerbitzuen Bulegoa.

–Informazio Baliabideen Bulegoa.

–Liburutegiak Koordinatzeko Bulegoa.

–Prestakuntza, Sustapen eta Hedapen Bulegoa.

e) Kultur Ekintza Zerbitzuaren menpe:

–Kultura Herrikoiaren Bulegoa.

f) Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalaren menpe:

–Argitalpen Bulegoa.

2. Hala Nafarroako Liburutegia, nola kultura arloan eskumena duen departamentuari atxikitako langileek lan egiten duten Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareko liburutegiak, organikoki, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren menpeko zentroak dira.”

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2018ko azaroaren 6an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1814385