1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2241/2018 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Jesús López Taberna jauna unibertsitateko irakasle titular izendatzen duena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak 2018ko abuztuaren 16an emandako 1625/2018 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egin zen.
Ikusirik 2053 zenbakia duen lanpostua betetzeko lehiaketaz arduratzen den batzordeak 2018 azaroaren 6an egindako proposamena, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Saileko “Ingeniaritza Elektrikoa” jakintza-arloko unibertsitateko irakasle titularra izatekoa, Jesús López Taberna andrearen aldekoa, eta ikusirik interesdunak deialdiaren oinarrietan eskatutako dokumentazioa aurkeztu duela.
Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidaten eskudantziez baliatuz,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Jesús López Taberna jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko irakasle titular izendatzea. Lanpostua “Ingeniaritza Elektrikoa” jakintza-arlokoa da, 2053 zenbakia du eta Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Sailari atxikia dago.
Bigarrena.–Izendapen horrek interesduna lanpostuaz jabetzen denean hartuko du indarra, betiere gehienez hogei eguneko epean ebazpen hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2018ko azaroaren 20an.–Errektorea, Alfonso Carlosena.
Iragarkiaren kodea: F1814813