245. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1529E/2018 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez osatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko erizainen lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian egindako esleipena, Mónica Flórez Belzuz andreari lanpostu huts bat esleitu zaiolako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 19ko 1884E/2016 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko erizainen lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2016ko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 28koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 27an emandako 108E/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko erizainen lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia ebatzi zen.

Gero, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abuztuaren 23ko 1473E/2018 Ebazpenaren bidez, hitzez hitz betetzeko Mónica Flórez Belzuz andreak sustatutako prozedurako autoak direla-eta Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiak ekainaren 22an emandako 135/2018 epai irmoa, deklaratu zen demandatzaileak eskubidea zuela erizain lanpostuen lekualdatze lehiaketako izangai onartuen zerrendan agertzeko, Espainiako lekualdatzearen txandan, hain zuzen.

Kalifikazio Epaimahaiak haren merezimenduen balorazioa bidali duelarik eta behar diren izapideak beterik, ikusi da, Espainiako lekualdatzearen bidezko txandatik parte hartu izan balu, izangai horri lanpostu bat egokituko zitzaiola aipatutako lekualdatze lehiaketan.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Merezimendu lehiaketa eginda, Espainiako lekualdatzearen bidezko txandatik parte hartu duen Mónica Flórez Belzuz andreari esleitzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko erizainen lanpostu huts bat (62990 lanpostu zenbakia).

2. Aipatutako pertsonak 2019ko urtarrilaren 8an jabetu beharko du lanpostuaz, salbu eta behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan. Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, esleitu zaion lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, honako hauetan xedatutakoarekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2.c) artikulua eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Agindua.

5. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzari eta Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen zuzendariari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko azaroaren 26an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1815327