4. PROZEDURA JUDIZIALAK
KONTUEN AUZITEGIA. AUZIPETZE ATALA. 2. DEPARTAMENTUA
Ediktua
Alkantzeagatiko B-81/18 itzulketa-prozeduraren barnean (Sektore Publiko Lokala, Ultzamako biometanizazio zentroari buruzko fiskalizazio txostena), kontuen kontseilari andreak 2018ko urriaren 29an emandako autoaren bidez erabakitakoa betetzeko, honen bidez aditzera ematen da auzitegi honetan itzulketa-prozedura izapidetzen ari dela kontabilitate arloko erantzukizunak izan daitezkeelako. Auzia Fiskaltzak salatu du, diru-laguntzen arloan, Ultzamako biometanizazio zentroari buruz Nafarroako Kontuen Ganberak egindako fiskalizazio txostenean oinarrituta.
Eta hori aditzera ematen da kontabilitate-erantzukizunaren uziari eusteko edo aurka egiteko legez gaituta daudenak autoetan agertu ahal izan daitezen, behar den moduan pertsonatuz, bederatzi eguneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita.
Madrilen, 2018ko azaroaren 16an.–Idazkaria, Jaime Vegas Torres.–Sinatua eta errubrikatua.
Iragarkiaren kodea: J1815180