245. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Aldaketa, Vianako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren
determinazio xehatuetan. Behin betiko onespena

Vianako Udalak, 2018ko azaroaren 15eko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Udalez gaindiko Plan Sektorialaren determinazio xehatuetan egiteko aldaketa, Tecnimoen 97 SLk sustaturik.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Eta jasota geldi dadin eta ondorioak sor ditzan, ziurtagiri hau egiten dut, interesdunak eskatua, eta hura sinatu eta zigilatzen dut Vianan, 2018ko azaroaren 21ean.

Vianan, 2018ko azaroaren 22an.–Alkatea, Mª Yolanda González García.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1814596