245. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko katastroko 70. lurzatian. Behin betiko onespena

Ukarko Udalak, 2018ko azaroaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Ukarko 1. poligonoko katastroko 70. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Iván Lizaur Salvatierrak sustatua.

Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin bat.

Ukarren, 2018ko abenduaren 7an.–Alkatea, Carlos Lecumberri Erro.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1814923