2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Aldaketa 2019rako zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan. Hasierako onespena
Garesko Udalak, 2018ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2019an indarra izango duten karga-tasa, tasa eta prezio publikoen aldaketa.
Jendaurrean egongo da gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten.
Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira aldaketa horiek 2019rako zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan.
Garesen, 2018ko azaroaren 21ean.–Jarduneko alkatea, Daniel Arana Belloso.
Iragarkiaren kodea: L1814397