245. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Ordenantza, Desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartelak ematea arautzen duena. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2018ko azaroaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritar eta interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Erreklamazio, kexa edo oharrak aurkezten badira, osoko bilkuran ebatziko dira, eta osoko bilkuran ebatziko da, halaber, ordenantzaren behin betiko onespena. Halakorik aurkeztu ezean, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2018ko azaroaren 19an.–Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L1814472