2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Xehetasun-azterketa, Imarkoaingo 3. poligonoko
54. eta 55. lurzatietan. Behin betiko onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2018ko azaroaren 13an egin osoko bilkuran,
ERABAKI ZUEN:
1. Behin betiko onestea xehetasun-azterketa, Ignacio Elorz Gazteluk sustatua, Imarkoaingo 3. poligonoko 54. eta 55. lurzatietan.
2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta horri buruzko hirigintzako araudia.
Noain Elortzibarren, 2018ko azaroaren 14an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.
ERANSKINA
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1814726