2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Datu pertsonalen fitxategiak sortzea
Castel Ruiz Tokiko Enpresa Entitate Publikoko Batzorde Betearazleak, 2018ko otsailaren 12an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:
Castel Ruiz Tokiko Enpresa Entitate Publikoak, bere Estatutuetan egotzita dituen helburuak betetzeko, datu pertsonalak bildu eta tratatu behar ditu. Horregatik, datu pertsonalen fitxategiak sortu ditu, eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziari horien berri eman.
Orain, fitxategiak berregituratu behar dira. Izan ere, aldaketak izan dira web orrian eta datu pertsonalen fitxategiaren eta kudeaketa kulturaleko fitxategiaren datuekin egiten diren beste tratamendu batzuetan.
Honako hau aintzat harturik: Tokiko Enpresa Entitate Publikoak datu eta informazio pertsonalak jasotzen dituela kontratuen kudeaketarako eta langileak hautatzeko deialdietarako, eta orain arte ez dela xede horietarako fitxategirik sortu.
Kontuan harturik: Haurrak eta nerabeak babesteari buruzko uztailaren 28ko 26/2015 Legeak aldatu egin duela Adingabeen babes juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13. artikulua. Artikulu horren arabera, “Adingabeekin ohiko harremana dakarten lanbide, profesio edo jardueretan sarbidea eduki eta jarduteko baldintza izanen da ez izatea inoiz kondenatua sexu askatasun eta sexu ukigabetasunaren aurkako delituagatik, epai irmoaren bidez. Hor biltzen dira adingabeen sexu erasoa eta abusua, sexu jazarpena, exhibizionismoa eta sexu probokazioa, prostituzioa eta sexu esplotazioa, adingabeak galbidean jartzea eta gizakien salerosketa. Hartara, lanbide, ogibide edo jarduera horietan hasi nahi dutenek Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko dute, inguruabar hori frogatzeko.”
Aintzat harturik: Tokiko Enpresa Entitate Publikoak ziurtagiri hori eskatu behar diela ohiko lanaldian adingabeekin jarduteko kontratatzen dituen guztiei (bertako langileei zein kanpokoei).
Horrenbertzez, hau erabaki da:
Lehenengoa.–Datuak Babesteko Espainiako Agentziari jakinaraztea “Aldizkaria” fitxategia ezabatu dela. Fitxategi horretako datuak sortu berri den “Webguneko datuak” fitxategian gordeko dira.
Bigarrena.–Webguneko datuen, delituen ziurtagirien eta kontratuen fitxategiak sortzea. Hona hemen fitxategi horien ezaugarriak:
“Webguneko datuak” fitxategia:
–Xede eta erabilera aurreikusiak: Entitatearen webgunea kudeatzea: harpidetzak, eremu murriztuan izena ematea, inskripzioak eta webgunearen bidez egiten den bertze edozein izapide.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek ematen dituzte, webgunean agertzen diren inprimakietan izena emanez.
–Norbanako edo talde ukituak: interesdunak, webgunearen bidez harremanetan jartzen diren pertsonak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikaziorako datuak: izen-deiturak, helbidea, irudia.
- Bertzelako datuak (pasahitza eta erabiltzaile izena).
–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.
–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
–Organo arduraduna: Castel Ruiz enpresa entitate publikoa.
–Zer zerbitzutan baliatzen ahal diren sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Castel Ruiz enpresa entitate publikoa.
–Segurtasun maila: Oinarrizkoa.
“Delituen ziurtagiriak” fitxategia:
–Xede eta erabilera aurreikusiak: sexu delituen gaineko aurrekarien ziurtagiriak kontrolatzea, Adingabeen babes juridikoari buruzko 1/1996 Lege Organikoan ezarritako helburuetarako.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo erregistro publikoek emanda, ziurtagiriaren bidez.
–Norbanako edo talde ukituak: enplegatuak, profesional autonomoak, boluntarioak eta Castel Ruiz Tokiko Enpresa Entitate Publikoko kanpoko laguntzaileak, adingabeekin lan egin ohi dutenak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, IFZ.
- Arau-hauste administratibo eta penalen gaineko datuak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
–Organo arduraduna: Castel Ruiz enpresa entitate publikoa.
–Zer zerbitzutan baliatzen ahal diren sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Castel Ruiz Enpresa Entitate Publikoa.
–Segurtasun maila: ertaina.
“Kontratuak” fitxategia:
–Xede eta erabilera aurreikusiak: honako hauek kudeatzea, aplikatu beharreko legeriaren arabera: langileen kontratazioak eta zerbitzu-, obra-, hornidura- eta laguntza-kontratuen adjudikazioak.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek emanda, kontratua adjudikatzeko aurkezten diren agiriekin batera.
–Norbanako edo talde ukituak: enplegu deialdietan parte hartzen dutenak eta Udalak kontratuak adjudikatzeko sustatzen dituen lehiaketetan parte hartzen dutenak. Kontratistak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: NANa, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura.
- Gizarte baldintzei buruzko datuak.
- Datu akademikoak eta profesionalak.
- Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak.
- Informazio komertzialari buruzko datuak.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
–Datuen komunikazioa: entitatearen eta udalaren webgunean eta Nafarroako kontratazio atarian, Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 97. artikuluan ezarritakoarekin bat.
–Organo arduraduna: Castel Ruiz Enpresa Entitate Publikoa.
–Zer zerbitzutan baliatzen ahal diren sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Castel Ruiz Enpresa Entitate Publikoa.
–Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Hirugarrena.–Langileen fitxategia aldatzea, segurtasun maila oinarrizkotik altura igarotzeko, eta datuak lagatzeari dagokion atala ere aldatzea. Datuak lagatzeko atala honela finkatuko da:
–Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasuna (PFEZari buruzko 22/1998 Foru Legea).
–Gizarte Segurantzaren Diruzaintza (Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorra, ekainaren 20ko 1/1994 LEDaren 9. artikulua; Gizarte Segurantzaren diru bilketari buruzko Erregelamendu Orokorra, 2004ko ekainaren 11ko 1415/2004 EDa).
–Nafarroako Enplegu Zerbitzua (Langileen Estatutuaren martxoaren 24ko 17/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 16.1 artikulua).
–Laneko Ikuskatzailetza (Osasun arloko datuak: Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 11. artikulua).
–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala (Neurri fiskalei, administratiboei eta gizarte arlokoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen 30.4 artikulua).
–Kanpo prebentzioaz arduratzen den enpresari.
–Aseguru etxeei.
–Banku eta aurrezki kutxei, nominak ordaintzeko.
–Organo judizialei.
Laugarrena.–”Kudeaketa kultura” fitxategia aldatzea proposatu da: egituraren atalean, “irudia” sartzeko, eta xedeen atalean, “Interes kulturaleko informazioa bidaltzea, baita posta elektronikoaren, SMSaren eta berehalako mezuaren bidez ere” delako aukera sartzeko. Honela geratuko litzateke:
–Fitxategiaren egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, telefonoa, sinadura.
- Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak.
- Datu akademikoak eta profesionalak.
- Informazio komertzialari buruzko datuak.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
–Xedeak:
Hirian egiten diren kultur jarduera guztiak, Udalak manatzen dizkionak, antolatu eta gauzatzea. Museoen eta bertzelako kultur espazio eta guneen jardueraren, egituraren eta administrazioaren kudeaketa. Kultur entitateendako diru-laguntzen kudeaketa. Baimen, lizentzia eta kontzesioak ematea eta, hala behar badu, zuzenbide publikoko diru sarreren diru bilketa. Interes kulturaleko informazioa bidaltzea, baita posta elektronikoaren, SMSaren eta berehalako mezuaren bidez ere.
Bosgarrena.–Entitatearen fitxategi guztien kokapen helbidea aldatzea, bulegoak helbide honetara aldatu baitira: Rua kalea, 13. zenbakia, 4. solairua, Tutera.
Seigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea aipatutako fitxategiak dagokien erregistroan jaso daitezela, “Aldizkaria” fitxategia ezezta dadila eta aipatutako fitxategiak alda daitezela Datuak Babesteko Espainiako Bulegoko dagokion erregistroan.
Zazpigarrena.–NAVADAT, Muñoz Sola Museoa eta Zona Gráfica 2012 SL entitateei eta Sanz Otano Asesores SL laneko aholkularitzari erabaki hau igortzea.
“Erabaki hau behin betikoa da bide administratiboan; beraz, jarraian ematen diren errekurtsoetakoren bat aurkezten ahal da haren kontra. Hala ere, ezin izanen da errekurtsorik jarri bertze bat ebazteko tramitean dagoen bitartean, hura espresuki ebatzi arte edo ustezko ezespena gertatu arte:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren edo erabakiaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, jurisdikzio horretatik dagokion organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Hori dena, ezertan ukatu gabe bidezkotzat jotzen den bertze edozein errekurtso baliatu ahal izatea.”
Tuteran, 2018ko otsailaren 15ean.–Burua, Javier Gómez Vidal.
Iragarkiaren kodea: L1802463