245. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

Ordenantza, Administrazio elektronikoa arautzen duena.
Hasierako onespena

Muruzabalgo Udalak, 2018ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Muruzabalgo Udaleko Administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan jarrita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Erreklamazio, eragozpen eta oharrik aurkezten ez bada aurreko puntuan aipatutako epean, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batera.

Muruzabalen, 2018ko abenduaren 10ean.–Alkate udalburua, Ignacio Valencia Garrues.

Iragarkiaren kodea: L1815058