2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURUZABAL
2019ko zerga-tasak
Muruzabalgo Udalak, 2018ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, onetsi zuen bere horretan uztea egun indarrean dauden zerga-tasak. Ondotik zehazten dira, informazio gisa:
1.–Lurraren gaineko kontribuzioa.
Tasa bakarra: %0,1840.
2.–EJZ.
1 koefizientea.
3.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga.
Tasa: %4,917.
4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.
a) Zerga-oinarria zehazteko koefizienteak:
–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.
b) Kuota likidatzeko zerga-tasa:
–Karga-tasa bakarra (%13) ezartzea balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietarako.
5.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga.
Tarifa ofiziala.
6.–Herri-lurretako aprobetxamenduak:
Igoerarik gabe.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke erabaki honen kontra, Nafarroan administrazioarekiko auziei buruzko eskumena duen organoari zuzenean aurkeztua, bi hilabeteko epean, erabakia argitaratu eta biharamunetik hasita; edo berraztertzeko errekurtsoa, aurretik eta hautara, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari aurkeztua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.
Muruzabalen, 2018ko abenduaren 11n.–Alkatea, José Ignacio Valencia Garrues.
Iragarkiaren kodea: L1815056