2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MIRANDA ARGA
2019ko aurrekontua. Hasierako onespena
Herri honetako Udalak, 2018ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra, entitatearen beraren aurrekontuaz eta Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoarenaz osatua. Espedienteak bi aurrekontuak betearazteko oinarriak dauzka.
Aurrekontua, betearazpen oinarriak eta espedientea jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Jendaurreko epea aurrekontuaren aurkako erreklamazio edo alegaziorik gabe iragaten bada, behin betiko onetsitzat joko da. Nolanahi ere, argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, kapituluka laburturik.
Miranda Argan, 2018ko abenduaren 12an.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.
Iragarkiaren kodea: L1815062