245. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALLE

1/2018 aurrekontu-aldaketa.
Hasierako onespena

Itzalleko Kontzejuak, 2018ko abenduaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen 1/2018 aldaketaren espedientea hasiera batean onestea 2018ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdunek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Itzallen, 2018ko abenduaren 14an.–Alkatea, Francisco Sarriés Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1815232