2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 1290. lurzatian.
Behin betiko onespena
Udalak, 2018ko urriaren 3an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi du xehetasun-azterketa 3. poligonoko 1290. lurzatian, Etxarri Aranazko udal-mugarteko Santa Kitz 3an. Proiektua Fidel Razquin Echeverriak sustatu du. Hasierako onespena argitara eman zen 2018ko 167. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 29an.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat, argitara ematen da iragarki hau, aipatu xehetasun-azterketa eranskin gisa duena.
Etxarri Aranatzen, 2018ko azaroaren 22an.–Alkatea, Eneka Maiza Ulaiar.
ERANSKINA
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1815333