2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERGOIENA
2019. urteko karga tasak
Ergoienako Udalak, 2018ko urriaren 18an egindako bilkuran, ondoko erabakia onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen testua osorik:
1.–2019. urteko karga tasak.
1.1. Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: karga tasa: %0,23.
1.2. Landa-lurren gaineko kontribuzioa: karga tasa: %0,65.
1.3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga tasa: %3.
1.4. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: udalaren gutxieneko indizea: 1,04.
1.5. Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: Legeak ezarritako indizea. Karga tasa bakarra finkatu da, %8koa.
2.–Erabaki honek 2019. urteko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
3.–Hau guztia jakinarazten da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioetarako, ohartaraziz erabaki horren kontra ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edo
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean.
Ergoienan, 2018ko azaroaren 28an.–Alkatea, Joseba Imaz Berastegui.
Iragarkiaren kodea: L1814617