2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR ZENDEA
9-11/2018 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena
Zizur Zendeako Udalak, 2018ko azaroaren 21ean egin bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea 2018ko aurrekontu orokor eta bakarrean egiteko honako aldaketa hauek: 9/2018 aurrekontu-aldaketa, kreditua sortzeari buruzkoa; 10/2018 aurrekontu-aldaketa, kreditu-gehigarriari buruzkoa; eta 11/2018 aurrekontu-aldaketa, kreditu bereziari buruzkoa. Aldaketak jendaurrean egonen dira hamabost egun balioduneko epean, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan; epe horretan, interesdunek egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkezten ahal dituzte, eta ohartarazten da ezen epe horretan ez bada alegaziorik aurkezten, onespena behin betikoa bilakatuko dela, Osoko Bilkurak horren berri jasota.
Gazolatzen, 2018ko azaroaren 22an.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.
Iragarkiaren kodea: L1814474