2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren koefizienteak eta karga-tasak alatzea 2019tik aurrera
Udalak, 2018ko azaroaren 29an egin den osoko bilkuran, xedapen zatian honako hau dioen erabakia hartu zuen:
Lehena.–2019. urtetik aurrera hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren koefizienteak eta karga-tasak aldatzea.
1.5. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
–Koefizienteak: esleituko diren koefizienteak, Nafarroako Toki Ogasuneko martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legean gehieneko gisa finkatuak daudenak izango dira, betiere balio-gehikuntza sortzen duen epealdia kontuan izanik.
–Karga-tasa: %10.
Bigarrena.–Erabaki honek 2019ko urtarrilaren lehenean hartuko du indarra.
Hirugarrena.–Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara: a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo Salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Ororbian, 2018ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.
Iragarkiaren kodea: L1814738