1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1404/2018 EBAZPENA, azaroaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Gabriel Fermín Durán Urdániz jauna Lizarrako Osasun Barrutiko Pediatriako Laguntza Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz.
Langile guztiek berdintasun baldintzetan parte hartzen dutela bermatzeko asmoz, Osasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 68/2016 Foru Aginduaren bidez, arautu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun laguntzako zerbitzuburu eta atalburuen lanpostuak bitarte baterako izendapenez betetzeko prozedura, betiere lanpostu horien deialdi publikoa egin arte kasuan-kasuan erabakitzen den erregelamenduzko prozedurari jarraikiz.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 27ko 979E/2018 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen merezimendu-lehiaketa bidez bitarte baterako bete zedin Pediatriako Laguntza Ataleko burutza, Lizarrako Osasun Barrutian, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren azaroaren 16ko 1990E/2018 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi horretan onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda.
Jarduketak bukatuta, merezimendu-lehiaketaren epaimahai kalifikatzaileak deialdian eskatutako gutxieneko puntuazioa gainditu duen izangaia proposatu du burutza bitarte baterako betetzeko.
Aurreko guztia eta deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa kontuan izanik, bidezko da Gabriel Fermín Durán Urdániz jauna bitarte baterako izendatzea. Izendapenak urtebeteko iraupena izanen du, eta hiru urtera arte luza daiteke.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Gabriel Fermín Durán Urdániz jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko Pediatriako Laguntza Ataleko buru izendatzea bitarte baterako, hain zuzen, lanpostuaren jabetza hartzen duenetik urtebeterako.
2. Interesdunak izendapena jakinarazten zaionetik hasi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du lanpostuaz.
3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuari, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2018ko azaroaren 30ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.
Iragarkiaren kodea: F1814855