2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua
Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela udal bulegoetan tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.
Espedientea aztertzen ahal da, baita barrutian sartzeari uko egiteak aurkeztu ere, www.caparroso.es web-orrian eta Caparrosoko udaletxean (España plaza 12, Caparroso; telefono zenbakia: 948 73 00 33; helbide elektronikoa: ayuntamiento@caparroso.es), jendea hartzeko ordutegian, 10:00etatik 13:30era bitarte.
Barrutian sartu beharreko mugartea: Caparroso.
Caparroson, 2018ko abenduaren 4an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.
Iragarkiaren kodea: L1814823