245. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Arau Subsidiarioetako aldaketa puntual xehatua.
Hasierako onespena

(Iragarki berria, 2018ko 178. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 13an, argitaratu zena ordezten duena, oker tramitatu baitzen).

Barasoaingo Udalak, 2018ko azaroaren 23an egin osoko bilkuran, aldez aurretik 2018ko ekainaren 9ko (10. puntua) eta 2018ko abuztuaren 29ko (2. puntua) osoko bilkuretan hartutako erabakiak oker tramitatzeagatik errebokatuta, espedientearen tramitazioa hasierara eraman zuen eta erabaki berria hartu, Barasoaingo Arau Subsidiarioetako antolamenduko determinazio xehatuen aldaketa hasiera batez onesteko (lurzoru urbanizaezineko hirigintzako araudi partikularreko 8.4 artikulua). Sustatzailea GAM Ganadera SL da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.3. eta 72. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, ediktuen taulan eta Foru Komunitateko bi egunkaritan, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Barasoainen, 2018ko abenduaren 11n.–Alkatea, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1815006