2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTIEDA
2/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2/2018 aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2018ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 16an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi da 2018ko abenduaren 12an egindako osoko bilkura berezian, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu berezia, Artiedako La Plaza kaleko euri-uren sarea berritzeko obrarako. Zenbatekoa: 11.194,79 euro.
Finantzabideak:
Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza: 5.833,07 euro.
Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 5.361,72 euro.
Finantzabideak, guztira: 11.194,79 euro.
Artiedan, 2018ko abenduaren 12an.–Artiedako Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko burua, José Luis Eslava Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L1815091