2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARESO
5/2018 (kreditu transferentzia) eta 6/2018 (kreditu gehigarria) aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena
Aresoko Udalak, 2018ko azaroaren 27ko osoko bilkuran, 2018. urteko udal aurrekontuaren gainean, 5/2018 (kreditu transferentzia) eta 6/2018 (kreditu gehigarria) aldaketak onartu ditu hasiera batez.
Aldaketa horien edukia, honakoa da:
5/2018 KREDITU TRANSFERENTZIA
5/2018 | PARTIDA ZKIA. | DEITURA | MOLDAKETA |
Gastua | 3331 | 6320002 | LGP erabilera anitzetarako aretoa | -20.013,03 |
Gastua | 1533 | 61900 | TIP Polaineneara doan bidearen berritzea | 20.013,03 |
6/2018 KREDITU GEHIGARRIA
6/2018 | PARTIDA ZKIA. | DEITURA | MOLDAKETA |
Diru-sarrera | | 87000 | Gastu orokorretarako gerakina | 21.283,06 |
Gastua | 1533 | 61900 | TIP Polaineneara doan bidearen berritzea | 21.283,06 |
Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, martxoaren 10eko Nafarroako Toki Administrazioko Ogasunari buruzko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorren gainean garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuak xedatutakoari jarraikiz.
Areson, 2018ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Ur Alguero Chivite.
Iragarkiaren kodea: L1814897