2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARESO
3/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Aurrekontuko aldaketa hasiera batez onesteko erabakia 2018ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 11n. Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburturik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorren gainean garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Ezohiko kreditua, aurrekontu moldaketa honen bidez onetsia, honakoa hau da:
Igoko den sarrera-partida:
–87000, Gastu orokorretarako gerakina: 60.000 eurotan handituko da.
Sortuko den gastu-partida:
–422.740, kapital transferentzia Aresoko Udal Hirigintza Sozietateari, 2018ko zorra amortiza dezan: 60.000 eurorekin sortuko da.
Areson, 2018ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Ur Alguero Chivite.
Iragarkiaren kodea: L1814895