2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAITZ
2019. urteko karga tasak
Araizko Udalak, 2018ko azaroaren 27an egin bilkuran, ondoko erabakia onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen testua osorik:
1.–2019. urteko karga tasak.
1.1. Lurraren gaineko kontribuzioa: karga tasa: %0,20.
1.2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga tasa: %2,5.
1.3. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: udalaren gutxieneko indizea; 1,13a.
1.4. Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: %2,2ko indize bakarra, denbora tarte guztietarako. Karga tasa bakarra finkatu da, %8koa.
2.–Erabaki honek 2019. urteko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
3.–Akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki oholean argitaratuko da, auzokideek eta bidezko interesdunek 30 eguneko epean espedientea aztertzeko aukera izan dezaten. Aipaturiko epea iraganik eta erreklamaziorik ez balego, aipaturiko karga-tasak behin betikoz onartu direla ulertuko da.
Araitzen, 2018ko azaroaren 28an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.
Iragarkiaren kodea: L1814621