245. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Ekonomia-jardueren gaineko 2018ko zerga
borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrari jarraituz, aditzera ematen da 2019ko urtarrilaren 20an bukatuko dela epea ekonomia-jardueren gaineko 2018ko zerga dela-eta igorritako kuotak borondatez ordaintzeko.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein banku-bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2018ko abenduaren 22an kargatuko dira kontuan.

Borondatez ordaintzeko epea iragan eta gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu-bidez kobratzeko.

Altsasun, 2018ko abenduaren 11n.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1815005