2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Polizia-Inspektoreen izendapena
Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen, 2018ko abenduaren 11n:
“Ikusirik Nafarroako Segurtasun eta Larrialdietako Eskolako zuzendariak azaroaren 30ean emandako 177/2018 zenbakidun ebazpena, onesten dituena Iruñeko Udaleko Udaltzaingoko 4 Inspektore lanpostu barne igoerako txandan betetzeko deialdian, kategoriaz igotzeko lehiaketa-prozeduraz baliatuta –2015eko 73. NAOn, apirilaren 17koan, argitaratutakoan– aurreikusitako prestakuntza ikastaroko azken kalifikazioak eta espedientean jasotako gainerako agiriak, eta deialdiaren zortzigarren Oinarrian jasotakoarekin bat, erabaki da,
Lehena.–Iruñeko Udaltzaingoko inspektore izendatzea, honako lanpostu huts hauek esleituta:
GOYA ESPRONCEDA JAVIER | 204700-1 zk. |
AZANZA BURUSCO ÁNGEL | 204700-13 zk. |
ESTANGA GOÑI JESÚS | 204700-7 zk. |
ECHÁVARRI LIZASOAIN FÉLIX | 204700-11 zk. |
Bigarrena.–Izendatuak 2018ko abenduaren 12an jabetuko dira lanpostuaz.
Hirugarrena.–Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.”
Iruñean, 2018ko abenduaren 11n.–Idazkaria, José Martín Abaurrea San Juan.
Iragarkiaren kodea: L1815054