245. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1000/2018 EBAZPENA, abenduaren 5ekoa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, jendaurrean jartzen duena Hiri Erabilerarako Uraren Ziklo Osoaren 2019-2030 Plan Zuzentzailearen hasierako bertsioa.

Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak Hiri Erabilerarako Uraren Ziklo Osoaren 2019-2030 Plan Zuzentzailea aurkeztu dio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak ingurumen azterketa estrategikoaren irismeneko dokumentua prestatu du.

Irismeneko dokumentua kontuan harturik, Toki Azpiegituren Zerbitzuak berrikusi egin ditu bai ingurumen azterketa estrategikoa, bai Nafarroako Hiri Erabilerarako Uraren Ziklo Osoaren 2019-2030 Plan Zuzentzailea.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 21. artikuluan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da jendaurrean jartzea Nafarroako hiri erabilerarako uraren ziklo osoaren 2019-2030 Plan Zuzentzailea, dagokion ingurumen azterketa estrategikoarekin batera.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Jendaurrean jartzea, berrogeita bost egun baliodunez, Nafarroako Hiri Erabilerarako Uraren Ziklo Osoaren 2019-2030 Plan Zuzentzailearen hasierako bertsioa, ingurumen azterketa estrategikoarekin batera, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Horren ondorioetarako, espedientea toki hauetan egonen da ikusgai:

–Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atarian: https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/hiri-erabilerako-uraren-ziklo-integralaren-plan-zuzentzailea.

–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan (Arrieta kalea 12, 4. solairua, Iruña), 08:30etik 14:30ak arte, astelehenetik ostiralera arte.

Epe horretan, egokitzat hartzen diren alegazioak aurkezten ahal dira, ahal delarik I. eranskineko “Parte-hartze publikorako inprimakia” betez. Alegazioak Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari zuzenduko zaizkio, toki hauetan aurkeztuta:

–Nafarroako Gobernuaren Erregistro Elektronikoan: https://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/4537/Registro-General-Electronico1.

–Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren Erregistro Orokorrean (Arrieta kalea 12, 3. solairua), edo Nafarroako Erregistro Orokorraren edozein bulegotan: https://www.navarra.es/home_eu/Servicios/AtencionCiudadana/Oficinas.htm.

–Helbide elektroniko honetara idatziz: plandirectorcicloagua@navarra.es.

Eskaera posta bulego batean aurkezten bada, nahitaez eman beharko zaio horren berri Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari, mezu elektroniko bat igorriz plandirectorcicloagua@navarra.es helbidera, parte-hartze publikorako aurkeztu den inprimakiaren kopia bat gehituta, aurkezpen data bertan adierazita.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko abenduaren 5ean.–Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.

1. ERANSKINA

Parte-hartze publikorako inprimakia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1814899