1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
473/2018 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Aurrekontuaren zuzendari nagusiak emana, prozedura hasten duena Nafarroako Foru Komunitatea deklaratzeko María Nieves Iturralde Casas andrearen abintestato jaraunsle (GP 2012034).
Ondare Zerbitzuak Carlos Lería Urdánoz jaunaren salaketaren bidez jakin du María Nieves Iturralde Casas andrea zendu dela eta ez daukala jaraunsle ezagunik.
Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legearen 24.5 artikuluan xedatzen denez, foru lege horrek, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren arauek eta aplikatzekoak diren arau osagarriek edo erregelamenduzkoek arautuko dute Nafarroako Foru Komunitatearen aldeko legezko oinordetza.
Bestalde, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilari buruzko indarreko Konpilazioaren edo Nafarroako Foru Berriaren 300. legeak ezartzen duenez, legezko oinordetza gauzatzen da noiz eta jarauntsi osoa edo zati bat baliozkotasunez xedatzen ez den, dela testamentu bidez dela oinordetza-itunen bidez, dela, konpilazio honekin bat etorrita, oinordetza gauzatzeko beste formetatik edozein erabiliz.
Foru Berriaren 304. legeak legezko oinordetzarako hurrenkera ezartzen du tronkaleko ez diren ondasunentzat: legearen 1etik 6ra bitarteko puntuetan zehazten dira ondoz ondoko deiak, eta 7.enean agintzen da ezen, aurreko zenbakietan aipaturiko ahaiderik izan ezean, Nafarroako Foru Komunitatea izanen dela oinordeko; horrek, jaraunspenaren ondasun eta eskubideen likidazioa egin ondotik, interes sozialeko xedeetarako erabiliko du jarauntsia, Nafarroako Aurrekontu Orokorretan xede horietarako aurreikusia dagoen aurrekontu zuzkidura handituz. Era berean, 307. legean zehazten da zein ahaideri deituko zaien ondasun tronkalen oinordeko izateko, eta azken paragrafoan ezartzen denez, “halako ahaiderik izan ezean, oinordetza gauzatuko da 304. legearekin bat etorriz”.
María Nieves Iturralde Casas andrea, Iruñean jaio zen (Nafarroa) 1922ko abuztuaren 1ean, eta Iruñean zendu zen 2012ko urtarrilaren 22an. Iruñeko Mercaderes kaleko 15eko 1. solairuan izan zuen azken helbide ezaguna.
Hona hemen orain arte identifikatu diren eta hildakoari egozten zaizkion ondasunak (alde batera utzi gabe hemendik aurrera ere ager litezkeenak):
–Banku-kontu bat Caixabank SAn.
–Banku-kontu bat Banco Santander-en.
–Kapital-errentak Invercaixa Gestión-en.
–Kapital-errentak Banco Santander SAn.
Espedientean daude kausatzailearen erregistro zibileko jaiotza-ziurtagiria eta heriotza-ziurtagiria eta Azken Nahien Erregistroarena; azken horretatik ondorioztatu da ez zuela testamenturik egin. Hori horrela izanik, ezein ahaideren berririk ez dagoenez, bidezkoa da prozedura hastea Nafarroako Foru Komunitatea abintestato jaraunsle deklaratzeko.
Horrenbestez, eta Nafarroako Ondareari buruzko 14/2007 Foru Legearen 24.5. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren oinarrizko egitura orokorra ezartzen duen abuztuaren 28ko 134/2015 Foru Dekretuaren 9. artikuluak esleitutako eskumena erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Prozedura hastea Nafarroako Foru Komunitatea deklaratzeko María Nieves Iturralde Casas andrearen abintestato jaraunsle.
2. Ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta Iruñeko Udalera igortzea bertako iragarki taulan jar dadin hilabeteko epean.
3. Hilabeteko epea irekitzea. Epe horretan, edozein interesdunek alegazioak edo dokumentuak edo egoki jotzen dituen beste juizio-elementu batzuk aurkezten ahal ditu, toki honetan: Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Ondare Zerbitzuko Ondarearen Kudeaketa Juridikoaren Atala, Yanguas y Miranda kalea 27-2., Iruñea, 31003 Iruña).
4. Ebazpen hau igortzea Ondarearen Kudeaketa Juridikoaren Atalera eta Administrazio Laguntzako Bulegora (Ondare Zerbitzua, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentua).
Iruñean, 2018ko azaroaren 28an.–Aurrekontuaren zuzendari nagusia, Begoña Urrutia Juanicotena.
Iragarkiaren kodea: F1814925