1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
157/2018 FORU AGINDUA, abenduaren 17koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, zeinaren bidez finkatzen baitira Nafarroako Ogasun Publikoaren diru-bilketan aritzen diren entitate laguntzaileek funtsak sartzeko eta dokumentuak aurkezteko edo telematika bidez igortzeko 2019ko epeak eta datak.
Nafarroako Foru Komunitatearen Diru-bilketaren Erregelamenduaren II. liburuko II. kapituluan (uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendua) arautzen dira Nafarroako Ogasun Publikoari diru-bilketa kudeatzeko laguntza ematen dioten gordailu entitateekiko harremanak.
Erregelamendu horren 81.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak finkatuko du entitate laguntzaileek zein toki, epe eta modutan eta bestelako zer baldintzatan eginen duten diru-sarrera eta nola bidaliko duten informazioa.
Egun baliodunetan aldaketak izaten direnez urtero, beharrezkoa da hamabostaldien egutegia urtero finkatzea Iruñeko egun baliogabeak kontuan hartuz, 81.2 artikuluaren arabera.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. 2019. urtean, honako hauek izanen dira epeak eta egunak Nafarroako Zerga Ogasunaren entitate laguntzaileek diru-bilketari buruz prestatutako dokumentazioa aurkezteko eta telematika bidez igortzeko eta dirua Nafarroako Foru Komunitatearen kontu korronte orokorrean sartzeko:
HAMABOSTALDIAK | HAMABOSTALDIKO EGUNAK (biak barne) | KONTU-KORRONTE OROKORREKO SARTZEKO BALIO DATA | DOKUMENTUAK AURKEZTEKO EDO TELEMATIKAZ IGORTZEKO AZKEN EGUNA |
Hilabetea | Hamabostaldia | Ordena zenbakia |
Urtarrila | 1.a | 1 | Abenduaren 21a | Urtarrilaren 8a | Urtarrilaren 14a | Urtarrilaren 15a |
Urtarrila | 2.a | 2 | Urtarrilaren 9a | Urtarrilaren 21a | Urtarrilaren 28a | Urtarrilaren 29a |
Otsaila | 1.a | 3 | Urtarrilaren 22a | Urtarrilaren 31 | Otsailaren 5a | Otsailaren 6a |
Otsaila | 2.a | 4 | Otsailaren 1a | Otsailaren 20a | Otsailaren 25a | Otsailaren 26a |
Martxoa | 1.a | 5 | Otsailaren 21a | Martxoaren 5a | Martxoaren 11 | Martxoaren 12a |
Martxoa | 2.a | 6 | Martxoaren 6a | Martxoaren 20a | Martxoaren 25a | Martxoaren 26a |
Apirila | 1.a | 7 | Martxoaren 21a | Apirilaren 5a | Apirilaren 10a | Apirilaren 11 |
Apirila | 2.a | 8 | Apirilaren 6a | Apirilaren 24a | Apirilaren 29a | Apirilaren 30a |
Maiatza | 1.a | 9 | Apirilaren 24a | Maiatzaren 6a | Maiatzaren 13a | Maiatzaren 14a |
Maiatza | 2.a | 10 | Maiatzaren 7a | Maiatzaren 20a | Maiatzaren 27a | Maiatzaren 28a |
Ekaina | 1.a | 11 | Maiatzaren 21a | Ekainaren 5a | Ekainaren 10a | Ekainaren 11 |
Ekaina | 2.a | 12 | Ekainaren 6a | Ekainaren 20a | Ekainaren 25a | Ekainaren 26a |
Uztaila | 1.a | 13 | Ekainaren 21a | Uztailaren 5a | Uztailaren 10a | Uztailaren 11 |
Uztaila | 2.a | 14 | Uztailaren 6a | Uztailaren 22a | Uztailaren 29a | Uztailaren 30a |
Abuztua | 1.a | 15 | Uztailaren 23a | Abuztuaren 5a | Abuztuaren 12a | Abuztuaren 13a |
Abuztua | 2.a | 16 | Abuztuaren 6a | Abuztuaren 20a | Abuztuaren 26a | Abuztuaren 27a |
Iraila | 1.a | 17 | Abuztuaren 21a | Irailaren 5a | Irailaren 10a | Irailaren 11 |
Iraila | 2.a | 18 | Irailaren 6a | Irailaren 20a | Irailaren 25a | Irailaren 26a |
Urria | 1.a | 19 | Irailaren 21a | Urriaren 7a | Urriaren 14a | Urriaren 15a |
Urria | 2.a | 20 | Urriaren 8a | Urriaren 21a | Urriaren 28a | Urriaren 29a |
Azaroa | 1.a | 21 | Urriaren 22a | Azaroaren 5a | Azaroaren 11 | Azaroaren 12a |
Azaroa | 2.a | 22 | Azaroaren 6a | Azaroaren 20a | Azaroaren 25a | Azaroaren 26a |
Abendua | 1.a | 23 | Azaroaren 21a | Abenduaren 5a | Abenduaren 10a | Abenduaren 11 |
Abendua | 2.a | 24 | Abenduaren 6a | Abenduaren 20a | Abenduaren 26a | Abenduaren 27a |
2. Hamabostaldi bakoitzean bildutako diru-sarrerak kontu korronte orokorrean abonatzeko aginduaren dokumentua posta elektronikoaren bidez igorri beharko da Diruzaintza Atalera (seccion.tesoreria@navarra.es), aurreko xedapen zatian balio-datarako finkatu den eguneko 15:00ak baino lehen.
3. Foru agindu hau jakinaraztea Aurrekontuen eta Finantza Politikaren Zerbitzuari, Kontabilitate Zerbitzuari, Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuari, Diru-bilketa Zerbitzuari, Diru-bilketaren Aplikazio eta Kontrolaren Atalari, Diruzaintza Atalari eta finantza entitate laguntzaileei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2018ko abenduaren 17an.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.
Iragarkiaren kodea: F1815319