245. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1661E/2018 EBAZPENA, abenduaren 5ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita barrutiko fakultatibo espezialisten 140 lanpostu huts betetzeko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aritzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 5ean emandako 1661E/2018 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi bat barrutiko fakultatibo espezialisten 140 lanpostu huts betetzeko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aritzeko. Hona hemen deialdiaren oinarriak:

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honek ondoko arauetan xedatutakoari jarraituko dio:

–11/1992 Foru Legea, urriaren 20koa, zeinaren bidez arautzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena.

–347/1993 Foru Dekretua, azaroaren 22koa, zeinaren bidez arauak ematen baitira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko.

–103/2017 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, zeinaren bidez arautzen baita euskararen erabilera Nafarroako administrazio publikoetan, haien erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan.

–111/2011 Foru Agindua, irailaren 19koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez prozedurak arautzen baitira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan osasun arloko A mailako langileen lanpostuetan (A.1 eta A.2 estamentuak) sartzeko eta lanpostu horiek betetzeko eta ezartzen baitira horietan aplikatu beharreko merezimendu baremoak.

–Gainerako arau osagarriak.

1.2. Deialdiaren ondoriozko egintzak bitarteko hauek erabiliz argitaratuko dira:

–Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Argitalpen ofiziala izanen da.

–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko (aurrerantzean O-NOZ) organo zentralen iragarki-taulan (Armada etorbidea 2, Iruña). Argitalpen ofiziala izanen da.

–O-NOZeko enplegu publikoaren web-orrian (www.empleosalud.navarra.es), “Concurso de traslados” izeneko estekan, “Convocatorias” atalean honako hau aukeratuz: “Facultativo Especialista de Área (1). Concurso de traslado (OPE 2017 - Estabilización 2018)”. Argitalpen hau informatiboa izanen da.

1.3. Deialdi honen xedea da barrutiko fakultatibo espezialisten 140 lanpostu huts betetzea merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aritzeko (lanpostuak I. eranskinean ageri dira). Espezialitate bakoitzeko lanpostuak esleitzeko prozedura banakakoa izanen da, eta deialdi honen arabera eginen da.

1.4. Merezimendu-lehiaketaren deialdi honetan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lekualdatze lehiaketa eta Estatuko lekualdatze lehiaketa sartzen dira, betiere hurrengo lerroaldean xedatutakoaren arabera bidezko diren espezialitateetan.

Espainiako lekualdatze lehiaketan, Nafarroako Foru Komunitateko eremuan egiten den merezimendu-lehiaketaren ondorioz sortu eta LPEan sartutako lanpostu hutsetatik %10 eskainiko da, zenbaki osotara ekarrita betiere. Bestalde, Foru Administrazioan egindako merezimendu-lehiaketaren ondoriozko soberakinen kopuruari dagokionez, hura hamar baino txikiagoa bada, kontuan hartuko da lanpostu hutsen kopuru hori hurrengo deialdien ondorioetarako, eta Espainiako lekualdatze lehiaketan dagokion proportzioan eskainiko dira, bakar-bakarrik, lanpostu hutsen metaketa 10etik gorakoa bada. Eranskinean adieraziko da metatze hori nola den espezialitate bakoitzean.

1.5. Deialdi honen xede den lanpostu eskaintza aurrerago handitzen ahalko da; izan ere, epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiakideen zerrenda –lorturiko puntuen hurrenkeraren araberakoa– igortzen dion egunean hutsik daudenak gehitzen ahalko dira.

Handitzeko orduan, merezimendu-lehiaketa hau tramitatu bitartean lan eskaintza publikoaren bidez onesten diren lanpostuak sartzen ahalko dira, betiere deialdi honen arabera bete behar den lanposturik bada bertan.

1.6. Lehiaketa honen barrenean lanpostu hauek sartuko dira: hasieran zeuden lanpostuak eta lekualdatze lehiaketa honetan lanpostu berria eskuratzen duten O-NOZi atxikitako izangaiek hutsik uzten dituztenak.

Kasua bada, aurreko oinarriak aipatutako lanpostuak ere deialdiaren xede izanen dira. Kasu horretan, Osasun Sistema Nazionaleko plantillako langile finkoek lanpostua hautatzen ahalko dute soilik lanpostu hutsak lan publikoaren eskaintzan sarturik badaude.

Dena den, izangaiek lekualdatze lehiaketan beste lanpostu bat lortu ondoren uzten dituzten lanpostu hutsak bete beharrekoak ez badira, dela “iraungitzeko” lanpostuak direlako, dela titularrek nahiz ordezkoek benetan betetzen ez dituztelako, ez dira eskainiko.

1.7. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzen duten langileei ez zaie aldatuko lehiaketan parte hartu aurretik esleitua zuten araubide juridikoa. Aurreikuspen hori ez zaie aplikatuko Nafarroako Foru Komunitateko administrazioan eta haren erakunde autonomoetan lanaldi partzialean diharduten langile finkoei. Langile horiek lanaldi osoko lanpostu bat hartzen dutenean pasatuko dira funtzionario izatera. Funtzionarioen araubideko edo estatutupeko langileek, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, aukera izanen dute lanaldi partzialeko lan araubideko lanpostu bat eskuratzeko. Kasu horretan borondatezko eszedentziara igaroko dira, funtzionario edo estatutupeko langile gisa.

Lekualdatze lehiaketaren bidez Osasun Sistema Nazionaletik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura pasatzen diren langileek aukera izanen dute Nafarroako administrazio publikoetako funtzionario bihurtu eta bertako Langileen Estatutuan sartzeko, eta bi hilabeteko epea izanen dute aukera horretaz baliatzeko, lanpostuaz jabetu eta biharamunetik hasita, abenduaren 29ko 717/2003 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat.

1.8. Lanpostua esleitzen zaien funtzionarioek, estatutupeko langileek edo lan-kontratudun finkoek unean uneko xedapenen arabera dagozkien lansariak jasoko dituzte.

1.9. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio-organo eskudunek edozein unetan aldatzen ahalko dute.

Horrez gain, guardiak eginen dituzte, lanpostuan bete beharrekoak edo/eta lokalizatuak, zentroko zuzendaritzak edo, hark eskuordeturik, kasuan kasuko burutzak hala agintzen duenean.

1.10. Erabateko prestasunez eta dedikazio erabateko eta osoz emanen dituzte beren zerbitzuak, eta ezin izanen dira irabazi asmoko beste inolako jardueratan aritu, ez sektore publikoan ez pribatuan, salbu urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen 10.3 artikuluan adierazitako kasuetan.

1.11. Barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostua lortzen duena lanpostuak dauden lantokiari organikoki lotuta geldituko da organikoki. Halaber, osasun barrutiari erantsirik geldituko da eginkizunei dagokienez, eta arestian aipatu den funtzioen araberako atxikipenaren ondoriozko jarduerak egin beharko ditu, betiere zentroko zuzendaritzak edo Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak ematen dituen arau eta jarraibideak betez.

1.12. Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeak aurreikusten duen moduan, osasun arloko profesionalek parte hartuko dute graduatu aurreko, graduatu ondoko eta etengabeko irakaskuntzan, eta hein berean lagunduko dute herritarren osasunaren aldeko heziketa ekintzetan.

1.13. Euskaraz jakitea nahitaezko baldintza duten lanpostu elebidunetarako lehiatuz gero, euskaraz eskatutako hizkuntza-mailaren ezagutza frogatu beharko da, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera behar den mailari dagokion titulua edo ziurtagiria aurkeztuta. Aipatu dokumentuak agertu beharko dira Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean aipatutako zerrendan (ebazpen hori 2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 27koan).

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak berariaz deituko dituen azterketak gaindituz ere frogatzen ahalko da euskararen ezagutza.

1.14. Behar diren hautapen probak gainditu eta Nafarroako Administrazio Publikoetako edozeinetan euskara edo Europar Batasuneko hizkuntzaren bat jakin beharra duten lanpostuetan 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera sartu direnek, aurrerantzean, beren administrazio publikoan hutsik izanik hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostuak betetzeko deialdietan baizik ez dute parte hartzerik izanen.

Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ez zuen lanpostu bat eskuratzeko.

2.–Baldintzak.

2.1. Merezimendu-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

2.1.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoetako plantillako langile izatea, zein diren ere haren araubide juridikoa eta egoera administratiboa.

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langile funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratudun finkoa izatea, A mailakoa edo taldekoa.

b) Medikuntzako gradudun edo lizentziadun titulua izatea, edo baliokidea, I. eranskinean adierazten den espezialitatekoa.

Ospitaleko Farmaziako barrutiko fakultatibo espezialistaren kasuan, Farmaziako lizentziadunaren titulua izatea, I. eranskinean adierazitako espezialitatean.

Mikrobiologia eta Parasitologiako barrutiko fakultatibo espezialistaren kasuan, honako titulu hauetako bat izatea, I. eranskinean adierazitako espezialitatean: Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna, Farmaziako lizentziaduna, Kimikako lizentziaduna, Biokimikako lizentziaduna eta Biologiako lizentziaduna.

c) Izendatua izatea lanpostu baterako zeinetan sartzeko nahitaezkoa baitzen I. eranskinean aipatzen den espezialitateko tituluaren jabe izatea.

d) Haurrentzako eta Nerabeentzako Babes Sistema Aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Baldintza hori frogatzeko, abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuan arautzen den Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiak emandako ziurtagiri negatibo bat aurkeztu beharko da, edo Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari baimena eman ziurtagiri hori Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiari eska diezaion.

2.1.2. Osasun Sistema Nazionaleko langileak:

a) Osasun Sistema Nazionaleko plantillako langile finkoa izatea, eta hartan jardunean aritzea edo lanpostua erreserbatua izatea.

b) Zerbitzuan urtebete eman izana jabetzako lanpostu batean, deialdian parte hartzeko destinoan, deialdi honetarako eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik.

c) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantillako langileendako 2.1.1.b), c) eta d) ataletan aipatzen diren baldintzak betetzea.

Ospitaleko Farmaziako barrutiko fakultatibo espezialistaren kasuan, Farmaziako lizentziadunaren titulua izatea, I. eranskinean adierazitako espezialitatean.

Mikrobiologia eta Parasitologiako barrutiko fakultatibo espezialistaren kasuan, honako titulu hauetako bat izatea, I. eranskinean adierazitako espezialitatean: Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna, Farmaziako lizentziaduna, Kimikako lizentziaduna, Biokimikako lizentziaduna eta Biologiako lizentziaduna.

2.2. Parte hartzen duten pertsona guztiek, jardunean ez beste egoera batean badaude, frogatu beharko dute deialdi honetako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean jardunean hasteko legezko eta erregelamenduzko baldintzak betetzen dituztela.

2.3. Azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera euskarazko jakite-maila zehatz bat frogatzeko betebeharra duten eta arau bidez ezarrita dauden lanpostu elebidunak eskuratu nahi izanez gero, jakite-maila hori 1.13 oinarrian adierazitakoaren arabera egiaztatuko da.

Euskaraz dakitela proben bidez frogatu nahi duten izangaiei behar den denborarekin jakinaraziko zaizkie proba horiek egiteko tokia, eguna eta ordua. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo identifikaziorako balio duen beste agiriren bat aldean daramatela agertu beharko dute.

2.4. Izangaiek betebehar guztiak bete beharko dituzte eskabidea aurkezten den unean, eta horien jabe izan beharko dute prozedura osoan, lanpostua esleitzen den arte. Salbuespena da aurreko lerroaldean euskara probari buruz adierazitakoa.

2.5. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantillako langileak, erreserbarik gabeko eszedentzia egoeran badaude, jardunera itzultzen ahalko dira lekualdatze lehiaketaren deialdian parte hartuz.

2.6. Beren estamentu eta espezialitateko lanpostu huts bati atxikita behin-behinekoz itzuli direnek nahitaez aurkeztu beharko dute lekualdatze lehiaketa honetara, behin betiko esleipena egitearen ondorioetarako, eta ezin izanen diote destino horri uko egin.

3.–Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.

3.1. Izena ematea eta merezimenduak aurkeztea.

Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek inskripzio eskaera telematika bidez aurkeztu beharko dute www.empleosalud.navarra.es izeneko web-orriaren bidez, “Concurso de traslados” izeneko estekan, “Convocatorias” atalean honako hau aukeratuz: “Facultativo Especialista de Área (1). Concurso de traslado (OPE 2017 - Estabilización 2018)”.

Halaber, merezimenduak modu telematikoaren bidez aurkeztu beharko dira, goian adierazitako web-orriaren bidez eta deialdiaren baremoan zehaztutako atalei jarraikiz. Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

Honako merezimendu hauek ez dira aurkeztu beharko, izangai bakoitzaren espedientean zuzenean sartuko baitira, eta epaimahaiaren esku jarri, baremazioa egin dezan:

–Nafarroako Gobernu osoan egindako zerbitzuak.

–Web-orriaren bidez izangaiei erakusten zaizkienak, aurreko deialdiren batean baloratuak izan direlako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko deialdien datu basean daudelako.

3.2. Baldintzak betetzen direla frogatzea.

1. Lehenago frogatu ez bada, 2.1.1.d) atalean eskatzen den baldintza frogatzen ahalko da O-NOZi baimena emanez (horretarako, parte hartzeko eskabidean horretarako dagoen atala beteko da) edo bide telematiko beretik dagokion ziurtagiria bidaliz.

2. Euskaraz jakin beharra eskatzen bada, dagokion titulu ofizialaren bidez edo horretarako ezarritako proba gaindituz frogatu beharko da. Probaren kasuan, eskabidean hura egiteko eskaera adierazi beharko da dagokion atalean.

3. Espainiako lekualdatzearen bidez parte hartzen duten langileek deialdiaren 2.1.2 oinarrian eskatzen diren betebeharren frogagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera, horretarako ere prozedura telematiko bera erabiliz.

3.3. Aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

Merezimendu guztiak agiri bidez frogatu eta telematika bidez igorri beharko dira, lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkezteko epean.

4.–Onartuen eta baztertuen zerrenda.

Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, O-NOZeko Profesionalen zuzendariak onartu eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko, ohartaraziz hurrengo bost egun balioduneko epean izangaiek erreklamazioak aurkezten ahalko dituztela, eta, hala behar izanez gero, akatsak zuzendu. Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, organo eskudunak oposizio-lehiaketa hutsik gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta horien gainean ebazpena emanda dagoela, O-NOZeko Profesionalen zuzendariak onartu eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko.

Izangai bazterturik ez bada, onartuen behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Eranskinean aipatzen diren kideek osatuko dute lehiaketako epaimahaia.

5.2. Epaimahaia nork osatzen duen, izangai onartu eta baztertuen zerrendarekin batera emanen da aditzera.

5.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bildu gabe.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioaren eta aplikazioaren inguruan sortzen diren arazoak.

5.5. Onartuen behin betiko zerrendan izangai bakarra badago, deialdia egin duen organoak deialdi honen 8. oinarria aplikatuko du zuzenean. Beraz, ez da beharrezkoa izanen, ez epaimahaia eratzea, ezta jardutea ere.

6.–Merezimenduen kalifikazioa.

6.1. Epaimahaiak II. eranskineko baremoaren arabera baloratuko ditu izangaiek aurkeztutako merezimenduak. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arteko merezimenduak baloratuko dira, eta ez geroago lortutakoak.

6.2. Merezimenduen baremoaren 1. ataleko balorazioan kontuan hartuko da deialdiko lanpostuak “Fakultatibo espezialistak” estamentuan eta “I. eranskinean aipatutako espezialitate bakoitza” espezialitatean sailkaturik daudela, estamentu eta espezialitateetako izendapenen indarreko sailkapenaren arabera (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea, O-NOZi atxikitako langileen berariazko araubidea erregulatzen duena, eranskina). Balorazioa egitean, izangaiaren lanpostuaren izena ez badator bat aipatutako eranskinean agertzen den izendapenarekin, tratamendu bera emanen zaio, baldin eta, deialdian iragarritako lanpostuekin alderatuta, titulazio bera eskatu bazen, sartzeko probak berdinak izan baziren eta eginkizunak antzekoak.

Egindako zerbitzuak frogatzeko, zentroko zuzendariak edo langileriaren buruak egindako ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, eta bertan nahitaez datu hauek jarri:

–Lantokia.

–Estamentua eta/edo espezialitatea.

–Zerbitzualdiaren iraupena, egunetik egunera, guztira zenbat egun diren zehaztuta.

6.3. Epaimahaiak ez du behin ere onartuko alegatu ez den merezimendurik, edo agiri bidez frogatu ez denik.

7.–Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera.

Epaimahaiak lehiatzaile guztien merezimenduen kalifikazioa eginen du. Ondoren, lehiatzaileen behin-behineko zerrenda argitaratuko du O-NOZen iragarki oholean (Armadaren etorbidea 2, Iruña) eta web-orrian, bakoitzak guztira lortutako puntuazioa adierazita. Bi zerrenda argitaratuko dira, bat merezimendu-lehiaketa honetan parte hartzen duen esparru bakoitzeko (barnekoa eta Espainiakoa).

Puntuazioetan berdinduz gero, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan lehiaketako estamentuan eta espezialitatean lanean langile finko gisa denbora gehien daramala frogatzen duen izangaiak izanen du lehentasuna, eta, berdinketak jarraitzen badu, izangai zaharrenak.

Izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute, zerrenda horiek argitaratzen direnetik, alegazioak aurkezteko. Alegazio horiek telematika bidez eginen dira, deialdiaren web-orriaren bitartez.

Interesdunek aurkezten dituzten alegazioak ebatzi ondoren, kalifikazio epaimahaiak merezimenduen behin betiko balorazioa argitaratuko du, oinarri honetan adierazitako moduan eta aipatutako hedabideen bitartez.

8.–Lanpostu hutsak aukeratzea.

8.1. Merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzea borondatez mugitzeko prozeduratzat hartuko da honako kasu hauetan:

a) Langileen atxikipen zentro batetik bestera igarotzeko, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 1.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.

b) Lanaldi arrunt edo osoa duen lanpostu batetik lanaldi partziala duen lanpostu batera joateko edo alderantziz.

8.2. Hona hemen jarraitu beharreko prozedura:

a) Lanpostuak aukeratu aitzin, aukeratzen ahal diren zentroen zerrenda (edo, hala badagokio, lanpostuena) jarriko da parte-hartzaileen eskura, hala hasierakoak nola lekualdatzearen ondorioz sor litezkeenak sartuta. Informazio hori O-NOZeko organo zentralen iragarki-taulan eta web-orrian agertuko da.

b) Parte-hartzaileek telematika bidez eginen dituzte eskaerak 10 egun balioduneko epean, baremoaren behin betiko emaitza argitaratu eta biharamunetik aurrera. Horretarako, deialdiaren fitxan adierazitako estekara jo beharko dute, eta lehentasun ordenaren arabera aipatuko dituzte zer lanpostu edo/eta zentro nahi duten, bai hasierakoak bai Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostuetako lekualdatzearen ondorioz sortutakoak.

c) Destino berria nahi duten guztiek eginen dituzte eskaerak: bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen barreneko lekualdatze lehiaketakoak bai Espainiako lekualdatze lehiaketakoak.

d) Espainiako lekualdatze lehiaketako izangaiek O-NOZeko plantillakoak diren eta LPEari lotuta dauden lanpostuak bakarrik edukiko dituzte aktibatuta hautatzeko.

e) Organo dei-egileak puntuazio ordenari eta ezarri diren gainerako irizpideei jarraikiz eginen du lanpostuak hautatu eta esleitzeko egintza.

Lehenespen prozesuan kontuan hartuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eremuko izangaien lehentasuna Espainiako lekualdatze prozesuko izangaien aldean.

f) Emaitzari buruzko informazioa O-NOZeko organo zentralen iragarki oholean eta web-orrian agertuko da.

Lanpostu huts bat hautatzeak berekin dakar izangaiak esleitzen zaion lanpostua berariaz onartzea, eta ezin izanen dio uko egin.

8.3. Aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatutako epean lanpostua aukeratzen ez duten lehiatzaileek lehiaketaren xede diren lanpostuetan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

8.4. Lanpostu hutsak hautatzeko ezarritako epean, Espainiako lekualdatze prozesuko izangaiek beren oraingo administrazio egoera azaltzeko ziurtagiria aurkeztu beharko dute Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalean, kasuan kasuko jatorrizko administrazioak luzatua.

9.–Lanpostuak esleitzea eta betetzea.

9.1. Organo eskudunak, behar den ebazpenaren bitartez, lehiaketan eskuratutako lanpostuak esleituko dizkie lehiatzaileei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko du. Argitalpen horrek interesdunei egin beharreko jakinarazpena ordeztuko du urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan aipatzen diren ondorioetarako.

9.2. Lehiatzaileek hamar egun naturaleko epea izanen dute lanpostuaren jabetza hartzeko, lanpostua esleitzeko ebazpena jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita. Dena den, izendatutako izangai asko izateagatik eta administrazio eraginkortasunerako beste arrazoi batzuengatik egokia denean, deialdia egin duen organoak lanpostuaren jabetza hartzeko egun jakin bat finkatzen ahalko du.

9.3. Esleipenaren gainean eragina izan dezakeen errekurtsoren bat aurkezten bada, eta horren ondorioz deialdia edo merezimendu-lehiaketaren garapena edo ebazpena aurkaratzen bada, jabetza-hartzea ez da irmo bilakatuko, eta errekurtso horiek administrazio bidean edo administrazioarekiko auzien jurisdikzioan izaten duten ebazpenaren baldintzapean geldituko da.

9.4. Unitate organiko batean aldi baterako beteta dauden ezaugarri bereko lanpostu hutsen kopurua unitate horretan lanpostua eskatu duten izangaiena baino handiagoa bada, deialdiaren xedeko lanpostu batean denbora gehien kontrataturik daraman langilearen lanpostua esleituko da, zein den ere plantillan lanpostu horri dagokion zenbakia eta, kasua bada, lehiatzaileak egindako hautaketa.

10.–Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarri eta egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, honako hauetan xedatutakoarekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2.c) artikulua eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Agindua.

Epaimahaiaren behin betiko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, O-NOZeko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 3 artikuluarekin bat.

Iruñean, 2018ko abenduaren 5ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

I. ERANSKINA

Barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu hutsak
eta kalifikazio epaimahaien osaera

1.–Barrutiko fakultatibo espezialista, Alergologiakoa.

Lanpostu kopurua: 1.

Destinoa:

–1 Tuterako Osasun Barrutian (lanpostu zenbakia: 70739).

Espezialitatea: Alergologia.

Azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 21.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, lanpostu baterako deia egin da lan publikoaren eskaintzan, eta aurrekoan 4 lanpostu huts metatu ziren. Hortaz, lekualdatze lehiaketa honetan ez da lanposturik eskaintzen Estatuaren esparrurako, eta 5 lanpostu metatuta geldituko dira hurrengo deialdietarako.

Epaimahaia:

Burua: José Ramón Mora Martínez, Tuterako Osasun Barrutiko kudeatzailea.

Ordezko burua: M.ª Luisa Hermoso de Mendoza Merino, Lizarrako Osasun Barrutiko kudeatzailea.

Kidea: O-NOZeko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Ordezko kidea: O-NOZeko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Idazkaria: Esther Eraso Goñi, O-NOZeko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

Ordezko idazkaria: Esteban Ruiz Álvarez, O-NOZeko Profesionalen zuzendaria.

2.–Barrutiko fakultatibo espezialista, Anatomia Patologikokoa.

Lanpostu kopurua: 1.

Destinoa:

–Lanpostu huts bat Nafarroako Ospitalegunean (lanpostu zenbakia: 62400).

Espezialitatea: Anatomia Patologikoa.

Azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 21.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, lanpostu baterako deia egin da lan publikoaren eskaintzan, eta aurrekoan 2 lanpostu huts metatu ziren. Hortaz, lekualdatze lehiaketa honetan ez da lanposturik eskaintzen Estatuaren esparrurako, eta 3 lanpostu metatuta geldituko dira hurrengo deialdietarako.

Epaimahaia:

Burua: María Zandio Zorrilla, Nafarroako Ospitaleguneko zuzendariorde asistentziala.

Ordezko burua: M.ª Luisa Hermoso de Mendoza Merino, Lizarrako Osasun Barrutiko kudeatzailea.

Kidea: O-NOZeko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Ordezko kidea: O-NOZeko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Idazkaria: Esteban Ruiz Álvarez, O-NOZeko Profesionalen zuzendaria.

Ordezko idazkaria: Esther Eraso Goñi, O-NOZeko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

3.–Barrutiko fakultatibo espezialista, Anestesiologia eta Erreanimaziokoa.

Lanpostu kopurua: 24.

Destinoa:

–22 Nafarroako Ospitalegunean (lanpostu zenbakiak: 60465, 62449, 63009, 63039, 63082, 63135, 63243, 63517, 63643, 63838, 65614, 65879, 68466, 70559, 70626, 70627, 70629, 70630, 70631, 70632, 70633 eta 70634).

–1 Lizarrako Osasun Barrutian (lanpostu zenbakia: 71505).

–1 Tuterako Osasun Barrutian (lanpostu zenbakia: 71512).

Espezialitatea: Anestesiologia eta Erreanimazioa.

Azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 21.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, 23 lanpostutarako deia egin da lan publikoaren eskaintzan, eta aurrekoan 5 lanpostu huts metatu ziren. Hortaz, lekualdatze lehiaketa honetan 2 lanpostu eskaintzen dira Estatuaren esparrurako, eta 8 lanpostu metatuta geldituko dira hurrengo deialdietarako.

Epaimahaia:

Burua: Ion Ariceta Iraola, Nafarroako Ospitaleguneko zuzendariorde asistentziala.

Ordezko burua: Jesús Berjón Reyero, Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari asistentziala.

Kidea: M.ª Luisa Cía Armendáriz, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko kidea: Nestor Busto Aguirreurreta, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.

Idazkaria: Ana María Román Puerta, Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen zuzendaria.

Ordezko idazkaria: Gabriel Izpura Liberal, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuko burua.

4.–Barrutiko fakultatibo espezialista, Kardiologiakoa.

Lanpostu kopurua: 6.

Destinoa:

–5 Nafarroako Ospitalegunean (lanpostu zenbakiak: 60591, 61221, 61825, 65166 eta 65294).

–1 Tuterako Osasun Barrutian (lanpostu zenbakia: 69929).

Espezialitatea: Kardiologia.

Azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 21.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, 5 lanpostutarako deia egin da lan publikoaren eskaintzan, eta aurrekoan 8 lanpostu huts metatu ziren. Hortaz, lekualdatze lehiaketa honetan lanpostu bat eskaintzen da Estatuaren esparrurako, eta 3 lanpostu metatuta geldituko dira hurrengo deialdietarako.

Epaimahaia:

Burua: José Ramón Mora Martínez, Tuterako Osasun Barrutiko kudeatzailea.

Ordezko burua: M.ª Luisa Hermoso de Mendoza Merino, Lizarrako Osasun Barrutiko kudeatzailea.

Kidea: Virginia Álvarez Asiain, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko kidea: M.ª Teresa Basurte Leoz, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.

Idazkaria: Ana María Román Puerta, Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen zuzendaria.

Ordezko idazkaria: Esther Eraso Goñi, Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

5.–Barrutiko fakultatibo espezialista, Kirurgia Ortopedikoa eta Traumatologiakoa.

Lanpostu kopurua: 24.

Destinoa:

–20 Nafarroako Ospitalegunean (lanpostu zenbakiak: 60394, 60579, 60595, 60737, 61072, 62825, 62937, 63001, 63107, 63113, 63420, 63543, 64051, 64252, 64365, 64877, 65750, 66457, 68223 eta 69553).

–1 Lizarrako Osasun Barrutian (lanpostu zenbakia: 71334).

–3 Tuterako Osasun Barrutian (lanpostu zenbakiak: 64353, 64574 eta 64923).

Espezialitatea: Kirurgia Ortopedikoa eta Traumatologia.

Azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 21.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, 21 lanpostutarako deia egin da lan publikoaren eskaintzan, eta aurrekoan 2 lanpostu huts metatu ziren. Hortaz, lekualdatze lehiaketa honetan 2 lanpostu eskaintzen dira Estatuaren esparrurako, eta 3 lanpostu metatuta geldituko dira hurrengo deialdietarako.

Epaimahaia:

Burua: Antonio Merino Díaz de Cerio, Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari kudeatzailea.

Ordezko burua: Jesús Berjón Reyero, Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari asistentziala.

Kidea: O-NOZeko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Ordezko kidea: O-NOZeko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Idazkaria: Ana María Román Puerta, Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen zuzendaria.

Ordezko idazkaria: Gabriel Izpura Liberal, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuko burua.

6.–Barrutiko fakultatibo espezialista, Kirurgia Pediatrikokoa.

Lanpostu kopurua: 3.

Destinoa:

–3 Nafarroako Ospitalegunean (lanpostu zenbakiak: 62922, 63294 eta 69721).

Espezialitatea: Kirurgia Pediatrikoa.

Azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 21.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, 2 lanpostutarako deia egin da lan publikoaren eskaintzan, eta aurrekoan lanpostu huts bat metatu zen. Hortaz, lekualdatze lehiaketa honetan ez da lanposturik eskaintzen Estatuaren esparrurako, eta 3 lanpostu metatuta geldituko dira hurrengo deialdietarako.

Epaimahaia:

Burua: Antonio Merino Díaz de Cerio, Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari kudeatzailea.

Ordezko burua: Ion Ariceta Iraola, Nafarroako Ospitaleguneko zuzendariorde asistentziala.

Kidea: O-NOZeko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Ordezko kidea: O-NOZeko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Idazkaria: Esther Eraso Goñi, Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

Ordezko idazkaria: Ana María Román Puerta, Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen zuzendaria.

7.–Barrutiko fakultatibo espezialista, Dermatologia Mediko-kirurgikokoa eta Benereologiakoa.

Lanpostu kopurua: 1.

Destinoa:

–1 Tuterako Osasun Barrutian (lanpostu zenbakia: 69931).

Espezialitatea: Dermatologia Mediko-kirurgikoa eta Benereologia

Azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 21.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, lanpostu baterako deia egin da lan publikoaren eskaintzan, eta aurrekoan 2 lanpostu huts metatu ziren. Hortaz, lekualdatze lehiaketa honetan ez da lanposturik eskaintzen Estatuaren esparrurako, eta 3 lanpostu metatuta geldituko dira hurrengo deialdietarako.

Epaimahaia:

Burua: José Ramón Mora Martínez, Tuterako Osasun Barrutiko kudeatzailea.

Ordezko burua: M.ª Luisa Hermoso de Mendoza Merino, Lizarrako Osasun Barrutiko kudeatzailea.

Kidea: Juan Ignacio Yanguas Bayona, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko kidea: Mónica Larrea García, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.

Idazkaria: Esther Eraso Goñi, Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

Ordezko idazkaria: Esteban Ruiz Álvarez, O-NOZeko Profesionalen zuzendaria.

8.–Barrutiko fakultatibo espezialista, Endokrinologia eta Nutriziokoa.

Lanpostu kopurua: 3.

Destinoa:

–3 Nafarroako Ospitalegunean (lanpostu zenbakiak: 63337, 68171 eta 69571).

Espezialitatea: Endokrinologia eta Nutrizioa.

Azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 21.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, 2 lanpostutarako deia egin da lan publikoaren eskaintzan, eta aurrekoan 8 lanpostu huts metatu ziren. Hortaz, lekualdatze lehiaketa honetan lanpostu bat eskaintzen da Estatuaren esparrurako, eta 0 lanpostu metatuta geldituko dira hurrengo deialdietarako.

Epaimahaia:

Burua: Jesús Berjón Reyero, Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari asistentziala.

Ordezko burua: Antonio Merino Díaz de Cerio, Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari kudeatzailea.

Kidea: Luis Forga Llenas, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko kidea: Emma Anda Apiñaniz, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.

Idazkaria: Esther Eraso Goñi, Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

Ordezko idazkaria: Esteban Ruiz Álvarez, O-NOZeko Profesionalen zuzendaria.

9.–Barrutiko fakultatibo espezialista, Ospitaleko Farmaziakoa.

Lanpostu kopurua: 6.

Destinoa:

–2 lanpostu Nafarroako Ospitalegunean (lanpostu zenbakiak: 63286 eta 70639).

–1 Lizarrako Osasun Barrutian (lanpostu zenbakia: 71331).

–3 Tuterako Osasun Barrutian (lanpostu zenbakiak: 69097, 70740 eta 71207).

Espezialitatea: Ospitaleko Farmazia.

Azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 21.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, 5 lanpostutarako deia egin da lan publikoaren eskaintzan, eta aurrekoan 7 lanpostu huts metatu ziren. Hortaz, lekualdatze lehiaketa honetan lanpostu bat eskaintzen da Estatuaren esparrurako, eta 2 lanpostu metatuta geldituko dira hurrengo deialdietarako.

Epaimahaia:

Burua: Antonio López Andrés, O-NOZeko Farmaziako zuzendariordea.

Ordezko burua: Cristina Agudo Pascual, O-NOZeko Farmazia Prestazioaren Zerbitzuko burua.

Kidea: José Javier Elizondo Armendáriz, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko kidea: Encarnación Carrasco Del Amo, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.

Idazkaria: Esther Eraso Goñi, Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

Ordezko idazkaria: Esteban Ruiz Álvarez, O-NOZeko Profesionalen zuzendaria.

10.–Barrutiko fakultatibo espezialista, Geriatriakoa.

Lanpostu kopurua: 1.

Destinoa:

–1 Tuterako Osasun Barrutian (lanpostu zenbakia: 70741).

Espezialitatea: Geriatria.

Azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 21.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, lanpostu baterako deia egin da lan publikoaren eskaintzan, eta aurrekoan 4 lanpostu huts metatu ziren. Hortaz, lekualdatze lehiaketa honetan ez da lanposturik eskaintzen Estatuaren esparrurako, eta 5 lanpostu metatuta geldituko dira hurrengo deialdietarako.

Epaimahaia:

Burua: Ana Carmen Jaso López, Tuterako Osasun Barrutiko zuzendari asistentziala.

Ordezko burua: José Ramón Mora Martínez, Tuterako Osasun Barrutiko kudeatzailea.

Kidea: O-NOZeko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Ordezko kidea: O-NOZeko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Idazkaria: Gabriel Izpura Liberal, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuko burua.

Ordezko idazkaria: Ana María Román Puerta, Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen zuzendaria.

11.–Barrutiko fakultatibo espezialista, Hematologia eta Hemoterapiakoa.

Lanpostu kopurua: 3.

Destinoa:

–2 lanpostu Nafarroako Ospitalegunean (lanpostu zenbakiak: 63186 eta 70950).

–1 Tuterako Osasun Barrutian (lanpostu zenbakia: 67557).

Espezialitatea: Hematologia eta Hemoterapia.

Azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 21.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, 3 lanpostutarako deia egin da lan publikoaren eskaintzan, eta aurrekoan 3 lanpostu huts metatu ziren. Hortaz, lekualdatze lehiaketa honetan ez da lanposturik eskaintzen Estatuaren esparrurako, eta 6 lanpostu metatuta geldituko dira hurrengo deialdietarako.

Epaimahaia:

Burua: Ana Carmen Jaso López, Tuterako Osasun Barrutiko zuzendari asistentziala.

Ordezko burua: José Ramón Mora Martínez, Tuterako Osasun Barrutiko kudeatzailea.

Kidea: Ana Margarita Redondo Izal, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko kidea: María Luisa antelo Caamaño, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.

Idazkaria: Gabriel Izpura Liberal, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuko burua.

Ordezko idazkaria: Ana María Román Puerta, Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen zuzendaria.

12.–Barrutiko fakultatibo espezialista, Barne Medikuntzakoa.

Lanpostu kopurua: 13.

Destinoa:

–6 Nafarroako Ospitalegunean: (lanpostu zenbakiak: 61507, 63467, 70952, 70953, 71258 eta 71259).

–5 Lizarrako Osasun Barrutian (lanpostu zenbakiak: 63201, 63602, 70782, 70783, eta 71332).

–2 Tuterako Osasun Barrutian (lanpostu zenbakiak: 70744 eta 70745).

Espezialitatea: Barne Medikuntza.

Azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 21.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, 12 lanpostutarako deia egin da lan publikoaren eskaintzan, eta aurrekoan 0 lanpostu huts metatu ziren. Hortaz, lekualdatze lehiaketa honetan lanpostu bat eskaintzen da Estatuaren esparrurako, eta 2 lanpostu metatuta geldituko dira hurrengo deialdietarako.

Epaimahaia:

Burua: M.ª Luisa Hermoso de Mendoza Merino, Lizarrako Osasun Barrutiko kudeatzailea.

Ordezko burua: José Ramón Mora Martínez, Tuterako Osasun Barrutiko kudeatzailea.

Kidea: Tomás Rubio Vela, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko kidea: Antonio Olivan Ballabriga, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.

Idazkaria: Esther Eraso Goñi, O-NOZeko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

Ordezko idazkaria: Gabriel Izpura Liberal, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuko burua.

13.–Barrutiko fakultatibo espezialista, Mikrobiologia eta Parasitologiakoa.

Lanpostu kopurua: 1.

Destinoa:

–1 Lizarrako Osasun Barrutian (lanpostu zenbakia: 71333).

Espezialitatea: Mikrobiologia eta Parasitologia.

Azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 21.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, lanpostu baterako deia egin da lan publikoaren eskaintzan, eta aurrekoan 2 lanpostu huts metatu ziren. Hortaz, lekualdatze lehiaketa honetan ez da lanposturik eskaintzen Estatuaren esparrurako, eta 3 lanpostu metatuta geldituko dira hurrengo deialdietarako.

Epaimahaia:

Burua: M.ª Luisa Hermoso de Mendoza Merino, Lizarrako Osasun Barrutiko kudeatzailea.

Ordezko burua: José Ramón Mora Martínez, Tuterako Osasun Barrutiko kudeatzailea.

Kidea: O-NOZeko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Ordezko kidea: O-NOZeko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Idazkaria: Esther Eraso Goñi, O-NOZeko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

Ordezko idazkaria: Gabriel Izpura Liberal, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuko burua.

14.–Barrutiko fakultatibo espezialista, Nefrologiakoa.

Lanpostu kopurua: 7.

Destinoa:

–4 Nafarroako Ospitalegunean (lanpostu zenbakiak: 61324, 62443, 62794 eta 69745).

–3 Tuterako Osasun Barrutian (lanpostu zenbakiak: 63840, 68760 eta 70972).

Espezialitatea: Nefrologia.

Azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 21.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, 6 lanpostutarako deia egin da lan publikoaren eskaintzan, eta aurrekoan 5 lanpostu huts metatu ziren. Hortaz, lekualdatze lehiaketa honetan lanpostu bat eskaintzen da Estatuaren esparrurako, eta lanpostu bat metatuta geldituko da hurrengo deialdietarako.

Epaimahaia:

Burua: José Ramón Mora Martínez, Tuterako Osasun Barrutiko kudeatzailea.

Ordezko burua: Jesús Berjón Reyero, Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari asistentziala.

Kidea: O-NOZeko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Ordezko kidea: O-NOZeko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Idazkaria: Gabriel Izpura Liberal, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuko burua.

Ordezko idazkaria: Esther Eraso Goñi, O-NOZeko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

15.–Barrutiko fakultatibo espezialista, Pneumologiakoa.

Lanpostu kopurua: 4.

Destinoa:

–3 Nafarroako Ospitalegunean (lanpostu zenbakiak: 67119, 67625 eta 70643).

–1 Lizarrako Osasun Barrutian (lanpostu zenbakia: 63844).

Espezialitatea: Pneumologia.

Azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 21.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, 3 lanpostutarako deia egin da lan publikoaren eskaintzan, eta aurrekoan 9 lanpostu huts metatu ziren. Hortaz, lekualdatze lehiaketa honetan lanpostu bat eskaintzen da Estatuaren esparrurako, eta 2 lanpostu metatuta geldituko dira hurrengo deialdietarako.

Epaimahaia:

Burua: M.ª Luisa Hermoso de Mendoza Merino, Lizarrako Osasun Barrutiko kudeatzailea.

Ordezko burua: Jesús Berjón Reyero, Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari asistentziala.

Kidea: Pilar Cebollero Ribas, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko kidea: Joan Boldu Mitjans, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.

Idazkaria: Gabriel Izpura Liberal, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuko burua.

Ordezko idazkaria: Ana María Román Puerta, Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen zuzendaria.

16.–Barrutiko fakultatibo espezialista, Neurologiakoa.

Lanpostu kopurua: 3.

Destinoa:

–3 Nafarroako Ospitalegunean (lanpostu zenbakiak: 63282, 70644 eta 70645).

Espezialitatea: Neurologia.

Azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 21.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, 3 lanpostutarako deia egin da lan publikoaren eskaintzan, eta aurrekoan 3 lanpostu huts metatu ziren. Hortaz, lekualdatze lehiaketa honetan ez da lanposturik eskaintzen Estatuaren esparrurako, eta 6 lanpostu metatuta geldituko dira hurrengo deialdietarako.

Epaimahaia:

Burua: Tomás Belzunegui Otano, Nafarroako Ospitaleguneko zuzendariorde asistentziala.

Ordezko burua: Ana Carmen Jaso López, Tuterako Osasun Barrutiko zuzendari asistentziala.

Kidea: Gerardo Soriano Hernández, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko kidea: Alberto Pérez Martínez, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.

Idazkaria: Esther Eraso Goñi, O-NOZeko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

Ordezko idazkaria: Ana María Román Puerta, Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen zuzendaria.

17.–Barrutiko fakultatibo espezialista, Obstetrizia eta Ginekologiakoa.

Lanpostu kopurua: 11.

Destinoa:

–11 Nafarroako Ospitalegunean: (lanpostu zenbakiak: 60269, 60475, 60915, 63089, 63661, 65211, 65265, 65290, 67553, 71026 eta 71266).

Espezialitatea: Obstetrizia eta Ginekologia.

Azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 21.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, 10 lanpostutarako deia egin da lan publikoaren eskaintzan, eta aurrekoan 0 lanpostu huts metatu ziren. Hortaz, lekualdatze lehiaketa honetan lanpostu bat eskaintzen da Estatuaren esparrurako, eta 0 lanpostu metatuta geldituko dira hurrengo deialdietarako.

Epaimahaia:

Burua: Jesús Berjón Reyero, Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari asistentziala.

Ordezko burua: Antonio Merino Díaz de Cerio, Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari kudeatzailea.

Kidea: O-NOZeko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Ordezko kidea: O-NOZeko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Idazkaria: Gabriel Izpura Liberal, Lizarrako Barrutiko Profesionalen Zerbitzuko burua.

Ordezko idazkaria: Ana María Román Puerta, Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen zuzendaria.

18.–Barrutiko fakultatibo espezialista, Oftalmologiakoa.

Lanpostu kopurua: 4.

Destinoa:

–4 Nafarroako Ospitalegunean (lanpostu zenbakiak: 60782, 61063, 65319 eta 71267).

Espezialitatea: Oftalmologia.

Azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 21.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, 4 lanpostutarako deia egin da lan publikoaren eskaintzan, eta aurrekoan lanpostu huts bat metatu zen. Hortaz, lekualdatze lehiaketa honetan ez da lanposturik eskaintzen Estatuaren esparrurako, eta 5 lanpostu metatuta geldituko dira hurrengo deialdietarako.

Epaimahaia:

Burua: Jesús Berjón Reyero, Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari asistentziala.

Ordezko burua: Antonio Merino Díaz de Cerio, Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari kudeatzailea.

Kidea: Daniel Aliseda Pérez de Madrid, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko kidea: Esther Compains Silva, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.

Idazkaria: Esteban Ruiz Álvarez, O-NOZeko Profesionalen zuzendaria.

Ordezko idazkaria: Esther Eraso Goñi, Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

19.–Barrutiko fakultatibo espezialista, Onkologia Medikokoa.

Lanpostu kopurua: 6.

Destinoa:

–5 Nafarroako Ospitalegunean (lanpostu zenbakiak: 61436, 68192, 68915, 70101 eta 70245).

–1 Tuterako Osasun Barrutian (lanpostu zenbakia: 68289).

Espezialitatea: Onkologia Medikoa.

Azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 21.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, 4 lanpostutarako deia egin da lan publikoaren eskaintzan, eta aurrekoan 8 lanpostu huts metatu ziren. Hortaz, lekualdatze lehiaketa honetan lanpostu bat eskaintzen da Estatuaren esparrurako, eta 2 lanpostu metatuta geldituko dira hurrengo deialdietarako.

Epaimahaia:

Burua: María Zandio Zorrilla, Nafarroako Ospitaleguneko zuzendariorde asistentziala.

Ordezko burua: Ana Carmen Jaso López, Tuterako Osasun Barrutiko zuzendari asistentziala.

Kidea: José Juan Illarramendi Mañas, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko kidea: Esteban Salgado Pascual, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.

Idazkaria: Ana María Román Puerta, Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen zuzendaria.

Ordezko idazkaria: Esther Eraso Goñi, Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

20.–Barrutiko fakultatibo espezialista, Otorrinolaringologiakoa.

Lanpostu kopurua: 5.

Destinoa:

–3 Nafarroako Ospitalegunean (lanpostu zenbakiak: 62864, 63596 eta 69744).

–2 Tuterako Osasun Barrutian (lanpostu zenbakiak: 64325 eta 71208).

Espezialitatea: Otorrinolaringologia.

Azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 21.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, 4 lanpostutarako deia egin da lan publikoaren eskaintzan, eta aurrekoan 2 lanpostu huts metatu ziren. Hortaz, lekualdatze lehiaketa honetan ez da lanposturik eskaintzen Estatuaren esparrurako, eta 6 lanpostu metatuta geldituko dira hurrengo deialdietarako.

Epaimahaia:

Burua: Ion Ariceta Iraola, Nafarroako Ospitaleguneko zuzendariorde asistentziala.

Ordezko burua: José Ramón Mora Martínez, Tuterako Osasun Barrutiko kudeatzailea.

Kidea: Iñigo Ruiz de Erenchun Lasa, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko kidea: Enrique Maraví Aznar, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.

Idazkaria: Ana María Román Puerta, Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen zuzendaria.

Ordezko idazkaria: Esther Eraso Goñi, Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

21.–Barrutiko fakultatibo espezialista, Psikiatriakoa.

Lanpostu kopurua: 11.

Destinoa:

–1 Tuterako Osasun Barrutian (lanpostu zenbakia: 69922).

–2 ID-Antsoaingo Osasun Mentaleko Zentroan (lanpostu zenbakiak: 68679 eta 62132*).

–1 IIA-Arrosadiko Osasun Mentaleko Zentroan (lanpostu zenbakia: 62547).

–1 IIB-Ermitagañako Osasun Mentaleko Zentroan (lanpostu zenbakia: 61388).

–1 IIC-Donibaneko Osasun Mentaleko Zentroan (lanpostu zenbakia: 69081).

–1 IV-Tafallako Osasun Mentaleko Zentroan (lanpostu zenbakia: 62041).

–1 Haur eta Gazteen Osasun Mentaleko Osasun Zentroan (lanpostu zenbakia: 70128).

–2 Osasun Mentaleko Sarean (lanpostu zenbakiak: 67528 eta 70129).

–1 Eguneko Ospitale Psikogeriatrikoan (lanpostu zenbakia: 70132).

(*) Lanpostu elebiduna, euskarako B2 jakite-maila duena).

Espezialitatea: Psikiatria.

Azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 21.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, 11 lanpostutarako deia egin da lan publikoaren eskaintzan, eta aurrekoan 9 lanpostu huts metatu ziren. Hortaz, lekualdatze lehiaketa honetan 2 lanpostu eskaintzen dira Estatuaren esparrurako, eta 0 lanpostu metatuta geldituko dira hurrengo deialdietarako.

Epaimahaia:

Burua: Begoña Flamarique Chocarro, Osasun Mentaleko zuzendari kudeatzailea.

Ordezko burua: Antonio Merino Díaz de Cerio, Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari kudeatzailea.

Kidea: O-NOZeko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Ordezko kidea: O-NOZeko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Idazkaria: Sara Chivite Lasheras, Arreta Komunitarioaren eta Osasun Mentaleko Zentroen Arloko Zerbitzuko burua.

Ordezko idazkaria: Enrique Amoztegui Hermoso de Mendoza, Osasun Mentaleko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko burua.

22.–Barrutiko fakultatibo espezialista, Erreumatologiakoa.

Lanpostu kopurua: 2.

Destinoa:

–2 Tuterako Osasun Barrutian (lanpostu zenbakiak: 64916 eta 71210).

Espezialitatea: Erreumatologia.

Azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 21.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, 2 lanpostutarako deia egin da lan publikoaren eskaintzan, eta aurrekoan 6 lanpostu huts metatu ziren. Hortaz, lekualdatze lehiaketa honetan ez da lanposturik eskaintzen Estatuaren esparrurako, eta 8 lanpostu metatuta geldituko dira hurrengo deialdietarako.

Epaimahaia:

Burua: Ana Carmen Jaso López, Tuterako Osasun Barrutiko zuzendari asistentziala.

Ordezko burua: José Ramón Mora Martínez, Tuterako Osasun Barrutiko kudeatzailea.

Kidea: Ricardo Gutiérrez Polo, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko kidea: Natividad Del Val Del Amo, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.

Idazkaria: Esther Eraso Goñi, Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

Ordezko idazkaria: Gabriel Izpura Liberal, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuko burua.

II. ERANSKINA

Baremazioa

1. atala.–Egindako zerbitzuak.

Ondokoak baloratuko dira:

1.1. Lehiaketaren xedeko estamentu eta espezialitatean edozein administrazio publikotako zentroetan egindako zerbitzuak. Urte bakoitzeko, 2 puntu.

1.2. Edozein administrazio publikotan, beste estamentu batean egindako zerbitzuak. Urte bakoitzeko, 0,3 puntu.

1.3. Egoiliar gisa edo egonaldia bitartean egindako zerbitzuak: urte bakoitzeko, 0,9 puntu.

1.4. Administrazio publiko batean, fakultatibo gisa, egindako zerbitzuak: 0,9 puntu, urte bakoitzeko.

Egindako zerbitzu gisa hartuko dira funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratudun finko gisa egindako zerbitzuak, baita aldi baterako egindakoak ere.

Ondorio horietarako, egindako zerbitzuak kalkulatzean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan egindako zerbitzuen aitorpenari buruz ezarrita dauden irizpideei jarraituko zaie.

Egindako zerbitzuek urte natural oso bat hartzen ez badute, kontratuaren hasiera-egunaren eta bukaera-egunaren arabera dagokion puntuazio proportzionala esleituko da, egindako lanaldi mota edozein dela ere.

Aurreko azpiataletan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Halakoetan, kasu bakoitzean handiena den puntuazioa emanen da.

Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoria batean egindako lanak benetan egin direneko lanpostuan eginak bezala kontatuko dira.

Zerbitzu berezietan egindako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan eginak balira bezala kontatuko dira.

Atal honetan, guztira, 50 puntu emanen dira gehienez.

2. atala.–Prestakuntza, irakaskuntza, ikerkuntza eta hizkuntzak:

Atal honetako merezimenduak baloratuko dira aukeratu nahi den lanpostuarekin zerikusia baldin badute, eta kontuan harturik azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan xedatutakoa, horren bidez arautu baitzen nola sartu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan eta nola bete bertako lanpostuak.

2.3, 2.5 eta 2.7 azpiatalei dagokienez, komunikazioak, txostenak eta argitalpenak baloratuko dira ikerketa-lan beraren gainekoak badira ere, eta puntuazio horiek bateragarriak izanen dira.

Akta-liburuetan edo “abstracts” direlakoetan egiten diren txostenak, afixak eta komunikazioak ez dira argitalpentzat hartuko.

2.1. Hirugarren zikloko edo graduatu ondoko ikasketak.

a) Ikerketa masterra edo ikertzeko nahikotasuna/Ikasketa aurreratuen diploma: 2 puntu.

b) Doktore gradua: 5 puntu.

c) Cum laude, 2 puntu gehiago.

Atal honetako a) eta b) letretan jasotako puntuazioak bateraezinak dira.

2.2. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako edo egiaztatutako prestakuntza jardueretan ikasle gisa parte hartzea. Ikasketa kreditu bakoitzeko, 0,10 puntu.

Ikastaroaren egiaztapena ordutan egiten bada, kreditu bat kontatuko da hamar orduko. Egiaztapenean orduak eta kredituak agertzen badira, ikastaroa baloratzeko kredituak hartuko dira aintzat.

Ziurtagirian orduen kopurua ageri ez bada, ez da baloratuko; ikaslea ikasturte osoan aritu dela agertzen bada, 12 kreditu kontatuko dira.

Zatikiak proportzionalki puntuatuko dira.

Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eta informatikako prestakuntza baloratuko da.

Atal honetan, erakunde antolatzailearen gaineko betekizunak betetzen ez dituzten prestakuntza ekintzak ere baloratuko dira, baldin eta administrazioak aginduta egin badira edo hark homologatu baditu. Horien artean espresuki sartzen dira sindikatuek “Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Akordioen” barrenean antolatuak.

Titulazio ofizialak ez dira merezimendu gisa baloratuko.

Osasun zientzietako espezialistek ikasle egoiliar gisa egindako prestakuntzaldiko orduak ez dira atal honetan kontatuko.

Gehienez ere 7 puntu emanen da.

2.3. Biltzarretan, jardunaldietan edo bilkura zientifikoetan idatzizko txostenak, afixak edo komunikazioak aurkeztea:

–Nazioarteko mailan: lehen hiru sinatzaileak: 0,2 puntu. Hurrengo hiru sinatzaileak: 0,1 puntu.

–Nazio mailan: lehen hiru sinatzaileak: 0,1 puntu. Hurrengo hiru sinatzaileak: 0,05 puntu.

–Autonomia erkidegoko mailan: lehen hiru sinatzaileak: 0,05 puntu. Hurrengo hiru sinatzaileak: 0,025 puntu.

Baloratu ahal izateko, sinatzailearen ordena agertu beharko da.

Ahozko komunikazioak ez dira baloratuko haien idatzizko onarpena ere aurkezten ez bada, ez eta mahai-inguruetan parte hartu izana ere.

Gehienez ere 5 puntu emanen dira.

2.4. Administrazioen edo erakunde publikoen beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea:

–Nazioarteko mailan: puntu bat.

–Nazio mailan: 0,5 puntu.

–Autonomia erkidegoko mailan: 0,3 puntu.

Lan zientifikoagatik edo ikerketa lanagatik emandako bekaren edo sariaren jasotzailea baizik ez da baloratuko.

Gehienez ere 3 puntu emanen dira.

2.5. ISSNa duten aldizkari espezializatuetan argitaratutako lanak, Eragin Faktorearen arabera (EF), Journal Citation Reports-ek jasotakoari jarraikiz:

–EFa 3tik gorakoa bada, lehenengo hiru sinatzaileak: 0,5 puntu. Hurrengo hiru sinatzaileak: 0,25 puntu.

–EFa 3 bada, edo hortik beherakoa, lehenengo hiru sinatzaileak: 0,3 puntu. Hurrengo hiru sinatzaileak: 0,15 puntu.

–Eragin Faktorerik ez badu, lehenengo hiru sinatzaileak: 0,1 puntu. Hurrengo hiru sinatzaileak: 0,05 puntu.

Eragin Faktorea izangaiak berak frogatu beharko du, eta lanaren argitalpen urtearen gainekoa izanen da.

Gehienez ere 5 puntu emanen dira.

2.6. Irakasle lana:

a) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatu edo egiaztatutako prestakuntza jardueretan: 10 orduko: 0,2 puntu.

Iraupena agertzen ez duten ziurtagiriak ez dira baloratuko.

Baremoko b) atalean adierazitako irakasle lana ez da atal honetan baloratuko.

Gehienez ere 2 puntu emanen da.

b) Irakasle lana osasun laguntzako praktiken tutore edo koordinatzaile gisa, osasun laguntzako praktiken irakasle koordinatzaile gisa, irakasle kliniko elkartu gisa, irakasle elkartu gisa, unibertsitateko ikastaroetako, masterretako edo adituen tutore gisa, osasun laguntzako praktiketako kolaboratzaile gisa, eta langile egoiliarren tutore eta irakasle kolaboratzaile gisa. Ikasturte oso bakoitzeko: 0,25 puntu.

Ziurtagiriaren arabera ikasturte osoa frogatua ez badago, egindako denborari dagokion puntuazio proportzionala emanen da.

Gehienez ere 3 puntu emanen da.

2.7. ISBNa duten liburu zientifikoetan laguntzaile gisa agertzea: 0,3 puntu argitaratutako liburu bakoitzeko.

Gehienez ere 3 puntu emanen dira.

2.8. Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik, Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak direnez: hizkuntza bakoitzeko, 5 puntu gehienez.

Gaitasun agiririk edo balio bereko titulurik izan ezean, dagokion puntuazio proportzionala emanen da.

Tituluak eta ziurtagiriak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailen arabera baloratuko dira. Maila horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean jasotzen dira, horren bidez ezarri baitziren euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa).

2.9. Izangaiek, 2.2 azpiataletik 2.7 azpiatalera bitartean ezarritakoari jarraikiz egokitzen zaien puntuazioaren ordez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aitortua duten lanbide karreraren mailari dagokion puntuazioa aukeratzen ahalko dute, honen arabera:

–I. maila: 0 puntu.

–II. maila: 15 puntu.

–III. maila: 25 puntu.

–IV. maila: 40 puntu.

–V. maila: 50 puntu.

Honako atal honengatik gehienez ere 50 puntu emanen dira.

3. atala.–Euskaraz jakitearen balorazioa:

Euskararen jakite-mailaren balorazioa azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz eginen da. Foru dekretu horren bidez arautu zen euskararen erabilera Nafarroako Administrazio Publikoetan, haien erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan.

Iragarkiaren kodea: F1814907