Iragarkia
245. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 21a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1643E/2018 EBAZPENA, abenduaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, deialdi honen testua onesten duena: deialdia, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko elikadurako teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta, horrekin batera, hautapen proben bitartez izangaien zerrendak osatzeko, horrelako lanpostuetan jardun dezaten aldi baterako kontratazio bidez edo aldi baterako barne igoeraren bidez.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 4an emandako 1634E/2018 Ebazpenaren bitartez, deialdi honen testua onetsi da: deialdia, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko elikadurako teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta, horrekin batera, hautapen proben bitartez izangaien zerrendak osatzeko, horrelako lanpostuetan jardun dezaten aldi baterako kontratazio bidez edo aldi baterako barne igoeraren bidez.
DEIALDIAREN OINARRIAK
1.–Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honek ondoko arauetan xedatutakoari jarraituko dio:
–11/1992 Foru Legea, urriaren 20koa, zeinaren bidez erregulatzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko araubidea.
–347/1993 Foru Dekretua, azaroaren 22koa, zeinaren bidez arauak ematen baitira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko.
–110/2011 Foru Agindua, irailaren 19koa, Osasuneko kontseilariak emana, aplikatu beharreko merezimendu baremoak arautzen dituena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko prozeduretan, salbu osasun arloko A mailako langileen kasuan (A.1 eta A.2 estamentuak).
–103/2017 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, zeinaren bidez arautzen baita euskararen erabilera Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan.
Eta gainerako arau osagarriak.
1.2. Deialdiaren ondoriozko egintzak honako hauetako batean edo gehiagotan argitaratuko dira:
–Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Argitalpen ofiziala izanen da.
–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko (aurrerantzean O-NOZ) organo zentralen iragarki-taulan (Armada etorbidea 2, Iruña). Argitalpen ofiziala izanen da.
–O-NOZeko enplegu publikoaren web-orrian (www.empleosalud.navarra.es), “Concurso de traslados” izeneko estekan, “Convocatorias”, “Técnico en Alimentación. Concurso oposición (OPE 2017-Estabilización 2018)” atala aukeratuz. Argitalpen hau informatiboa izanen da.
1.3. Deialdi honen xedea da elikadurako teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzea, kasuan kasuko lan publikoaren eskaintzan destino hau duena:
Nafarroako Ospitalegunea. Lanpostu zenbakia: 71338.
Deialdi honen xedea da, halaber, dela aldi baterako kontratazioaren bidez, dela aldi baterako barne igoeraren bidez, elikadurako teknikarien lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak osatzea 6. oinarrian aipatzen diren hautaproben bitartez.
1.4. Deialdiko lanpostu hutsa, lanbide kategoria honetan deitzen den lehenengo lanpostua denez, igoera txanda bidez beteko da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 10. artikuluan ezarritako txanda banaketari jarraikiz.
Igoera txandako lanpostua hutsik geldituz gero, izangaiek hautapen probak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, txanda irekian beteko da. Hori horrela, deialdian eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten igoera txandako izangaiak txanda irekian onartuko dira, baldin eta azkeneko txanda horretan parte hartzeko eskatzen diren betebeharrak eta baldintzak betetzen badituzte, eta, betiere, kontrakoa adierazten ez badute.
1.5. Deialdiko lanpostua B maila edo taldekoa da, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko “Osasun diplomadunak” estamentuan eta “Elikagaien Zientzia eta Teknologia” espezialitatean dago sailkaturik (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubidea erregulatzen duena, Eranskina).
1.6. Lanpostuaren ordainsariak urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean eta aplika daitezkeen gainerako xedapenetan ezarritakoak izanen dira.
1.7. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek edozein unetan aldatzen ahalko dute.
1.8. Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeak aurreikusten duen moduan, osasun arloko profesionalek graduatu aurreko, graduatu ondoko eta etengabeko irakaskuntzan parte hartuko dute, eta hein berean lagunduko dute herritarren osasunaren aldeko heziketa ekintzetan.
1.9. Elikadurako teknikarien lanpostu bat lortzen duena dagokion atxikipen eremura organikoki lotuta geldituko da, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 1. artikuluan ezarritakoaren arabera (foru dekretu horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua arautu zen).
2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:
2.1.1. Txanda irekiko izangaiek:
a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko beste estaturen batekoa. Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, betiere zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo, adin horretatik gorakoak izanik, haien kontura biziz gero. Era berean, Europar Batasunak sinatu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen eremuaren barreneko pertsonei luzatuko zaie parte hartzeko eskubidea.
b) Hamasei urte beteak izatea eta, hala behar bada, erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.
c) Elikagaien Zientzia eta Teknologiako gradudun titulua edo baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.
Izangaiek alegatzen badute eskatutako kategorian aritzea ahalbidetzen dieten ikasketa baliokideak dituztela, baliokidetasun hori onartzen duen legezko edo erregelamenduzko xedapena aipatu beharko dute, edo, bestela, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak hori egiaztatzeko emandako ziurtagiria aurkeztu.
Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.
f) Haurrentzako eta Nerabeentzako Babes Sistema Aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.
2.1.2. Igoera txandako izangaiek, txanda irekikoentzat adierazitako betebeharrez gainera, honako hauek ere bete beharko dituzte:
a) Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionario, estatutupeko langile edo lan-kontratudun finko izatea, eta jatorrizko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.
b) Deialdiko lanpostu hutsen maila edo talde berekoa edo beheragoko batekoa izatea eta beste kategoria batean sailkaturik egotea.
c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua frogatzea.
2.2. Kasu guztietan, izangaiek eskaerak aurkezteko epearen azken egunerako bete behar dituzte baldintza horiek, eta hautapen prozesu osoan haiek betetzen segituko dute, harik eta izendatu arte.
3.–Eskaerak eta dokumentazioa.
3.1. Eskaera aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe hori luzaezina izanen da.
Izena emateko eskabidea eta ordainketa telematika bidez eginen da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren enplegu publikoaren web-orriaren bidez (www.empleosalud.navarra.es), “Concurso oposición” izeneko estekan, “Convocatorias” klikatu eta “Técnico en Alimentación. (OPE2017-Estabilización 2018)” aukeratuta.
Ordainketa egitetik salbuetsita dagoela frogatzeko agiri eskaneatuak erantsi beharko zaizkio eskaera telematikoari.
Nafarroako Foru Komunitatekoa edo haren erakunde autonomoetakoa ez den Nafarroako beste administrazio publiko bateko langile finko direnek ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, eta bertan agertu beharko da funtzionario, estatutupeko langile edo lan kontratudun finko direla, noiztik, Administrazio Publikoetan aitortuta duten antzinatasuna, langilearen maila edo taldea, eta haren administrazio egoera. Azkeneko datu horren bidez frogatuko da ez dela borondatezko edo nahitaezko eszedentzian egon gora egiteko erabili nahi den abiaburuko lanpostuan.
Gainerako izangaiek ez dute paperezko agiririk aurkeztu behar, salbu berariaz eta salbuespenez eskatzen bada.
3.2. Azterketa egiteko tasak eta ordaintzetik salbuetsita daudenak.
3.2.1. Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeko, 41,60 euroko tasa ordaindu behar da.
3.2.2. Honako hauek tasa ordaintzetik salbuetsita daude:
a) %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiak.
Salbuespen hori agiri hauetako baten bidez frogatu beharko dute:
–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.
–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.
b) Deialdia argitaratzen den egunerako lan eskatzaile gisa hilabete bat edo gehiago inskribaturik daramaten pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da eskatzaile gisa inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik goitiko diru-sarrerarik ez izatea hilabetero.
Paragrafo honetan xedatutakoa honela frogatu beharko da:
–Lan-eskatzailea dela frogatzeko, Enplegu Bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ez eta lanbide sustapen, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeari ere, justifikaturiko kasuetan izan ezik.
–Interesdunaren adierazpenaren bidez frogatuko da ez duela hilero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik. Errentarik ez duela adierazteko eredua aurkeztuz eginen da hori (deialdiaren web-orrian dago), edo deialdian parte hartzeko eskabidean horretarako dagoen tokia markatuz.
c) Aldi baterako barne igoerako zerrendetan soilik parte hartzeko eskatzen dutenak.
3.3. Desgaitasuna izateagatik ariketak egiteko egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek eskabidean adierazi beharko dute, eta prestatuko den tokian zehaztu beharko dute zein egokitzapen behar duten edo denbora eta baliabideak nola doitu behar diren.
3.4. Gainerako betebeharrei dagokienez, azterketak gainditu eta lanpostua eskuratzen duten izangaiek frogatu beharko dituzte, agiri bidez, deialdi honen 8. oinarrian ezarri den epean eta moduan.
3.5. Hautapen prozesua bukatu ondoren elikadurako teknikarien aldi baterako kontratazioen zerrendetan egoteko behar den dokumentazioa deialdi honen 11. oinarrian ezarritako moduan eta epean aurkeztu beharko da.
4.–Izangai onartu eta baztertuen zerrendak.
4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko.
4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, telematika bidez erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.
4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea bete eta haiek ebatzita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko. Ebazpen hori onetsi eta argitaratzearekin, ulertuko da aurkeztutako erreklamazioak ebatzi egin direla.
4.4. Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, organo eskudunak oposizio-lehiaketa hutsik gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
4.5. Izangaiei egotzitako arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.
4.6. Onartuen zerrendan agertzeak ez du berez ekartzen onartzea interesdunek betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu eta dokumentazioa aurkeztutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek prozeduran parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.
5.–Kalifikazio epaimahaia.
5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:
Epaimahaiburua: Milagros Larrayoz Dutrey andrea, Nafarroako Ospitaleguneko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendaria.
Ordezko epaimahaiburua: Enrique Echavarren Zozaya jauna, Nafarroako Ospitaleguneko Administrazio eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko burua.
Epaimahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatu beharrekoa.
Ordezko epaimahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatu beharrekoa.
Epaimahaikidea: Eduardo Los Arcos Escalera jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.
Ordezko epaimahaikidea: Raúl González Alvarado jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.
Epaimahaikidea: Berta Ortigosa Pezonaga andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
Ordezko epaimahaikidea: Aránzazu Ruiz De Las Heras De La Hera andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
Epaimahaikide idazkaria: Yolanda Adrián Ruiz andrea, Nafarroako Ospitaleguneko Langileen eta Lan Harremanen Zerbitzuko burua.
Epaimahaikide idazkaria: Ion Iriarte Ibarra jauna, Osasun Departamentuko Barne Araubideko Ataleko burua.
Epaimahaia nork osatzen duen, izangai onartu eta baztertuen zerrendarekin batera emanen da aditzera.
Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo eskudunari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bildu gabe.
Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioaren eta aplikazioaren inguruan sortzen diren arazoak.
5.3. Epaimahaiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Zentraletan izanen du egoitza: Armada etorbidea 2, 31002, Iruña.
6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.
6.1. Deialdi honetako faseak hurrenkera honetan eginen dira: lehendabizi, oposizioaldia, eta hura bukatuta, lehiaketaldia.
6.2. Oposizioa 2019ko apirilean hasiko da. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioaldia zer toki, egun eta ordutan izanen den.
6.3. Oposizioaldia eta balorazioa.
6.3.1. Oposizioaldian ariketa bakar bat egin beharko da, non test motako galdetegi bati erantzun beharko baitzaio idatziz. Galderak I. eranskineko gai zerrendari buruz izanen dira. Galdera bakoitzean, erantzuteko zenbait aukera emanen dira, baina bat bakarra izanen da baliozkoa. Galdera kopurua, erantzun okerren penalizazioa eta ariketaren gehieneko iraupena epaimahaiak erabakiko ditu ariketa hasi baino lehen.
6.3.2. Oposizioaldian guztira 60 puntu lortzen ahal dira, eta baztertuta geldituko dira gutxienez 30 puntu eskuratzen ez duten izangaiak.
6.3.3. Ariketarako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiak askiesten duen beste nortasun agiri bat aldean dutela agertu beharko dute bertara.
Probetara agertzen ez diren izangaiak oposizioalditik baztertuta geldituko dira.
6.3.4. Hautapen prozesuan, probak egiteko egokitzapenak ezarriko dira desgaitasunen bat izanik hala eskatu duten izangaientzat, eskaeran azaltzen dutenaren arabera, eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak zehazten duenari jarraikiz.
6.3.5. Ariketaren kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak jendaurrean jarriko du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren iragarki-taulan azterketa egitera aurkeztu diren izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin. Zerrenda hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko enplegu publikoaren web-orrian ere ikusten ahalko da.
6.4. Lehiaketaldia eta balorazioa.
6.4.1. Epaimahaiak oposizioaldia gainditzen duten izangaiekin ekinen dio lehiaketaldiari.
Oposizioaldia gainditzen duten izangaiek telematika bidez aurkeztu beharko dituzte merezimendu guztiak, honako web-orriaren bidez: www.empleosalud.navarra.es, “Concurso de traslados” izeneko estekan, “Convocatorias”, “Técnico en Alimentación. Concurso oposición (OPE 2017-Estabilización 2018)” atala aukeratuz, deialdiaren baremoan agertzen diren atalei jarraikiz. Horretarako, hamabost egun balioduneko epea izanen da, oposizioaldiaren behin betiko emaitza argitaratzen denetik hasita.
Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
Honako merezimendu hauek ez dira aurkeztu beharko, izangai bakoitzaren espedientean zuzenean sartuko baitira, eta epaimahaiaren esku jarri, baremazioa egin dezan:
–Nafarroako Gobernuaren esparru osoan egindako zerbitzuak.
–Web-orriaren bidez erakusten direnak, aurreko deialdiren batean baloratuak izateagatik, osorik baldin badaude.
6.4.2. Lehiaketaldian, izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduak kalifikatuko dira, deialdi honi erantsitako baremoaren arabera (II. eranskina).
Lehiaketaldia ez da baztergarria izanen. Fase honetan, 40 puntu lortzen ahalko dira gehienez.
6.4.3. Merezimenduak baloratzean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte egindakoak baizik ez dira kontuan hartuko. Geroagoko merezimenduak ez dira aintzat hartuko.
6.4.4. Merezimenduen baremoko 1. zatia baloratzean, kontuan hartuko da deialdiko lanpostua Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko “Osasun arloko diplomadunak” estamentuan eta “Elikagaien Zientzia eta Teknologia” espezialitatean sailkaturik egotea (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubidea erregulatzen duena, Eranskina).
Egindako zerbitzuak frogatzeko, zentroko zuzendariak edo langileriaren buruak egindako ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, eta bertan nahitaez datu hauek jarri:
–Lantokia.
–Estamentua eta/edo espezialitatea.
–Zerbitzualdiaren iraupena, egunetik egunera, guztira zenbat egun diren zehaztuta.
Enpresa pribatu batean egindako zerbitzuen kasuan, ziurtagiri horretaz gain, Gizarte Segurantzako Diruzaintzak emandako lan bizitzaren txostena ere aurkeztu beharko da.
6.4.5. Epaimahaiak baremoaren atal bakoitzean izangaiei aintzat hartutako merezimenduak baloratuko ditu. Ez du inoiz aintzat hartuko izangaiak aurretik alegatu eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du atal bakoitzerako ezarritako puntuazioa baino handiagorik eman.
Baldin parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu diren frogagiriak aztertuta ondorioztatzen bada izangairen batek ez dituela betetzen merezimendu horiek, merezimendu horiei emandako puntuazioa kenduko zaio, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiokeen erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak.
6.4.6. Lehiaketaldia bukatzen denean epaimahaiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren iragarki-taulan jarriko du ikusgai balorazioaren emaitza, izangai bakoitzak lortutako puntuazioa adierazita.
Izangaiak deialdiaren web-orriaren bidez ikusten ahalko ditu bai lehiaketaren emaitza bai merezimenduen balorazio banakakoa.
7.–Azken puntuazioa.
Azken puntuazioa lehiaketaldiko eta oposizioaldiko puntuazioen batura izanen da.
Azkeneko puntuazioetan berdinketarik badago, oposizioaldian puntuaziorik altuena duen izangaiak izanen du lehentasuna. Berdinketak badirau, deialdi honen eranskineko baremoaren atal bakoitzean guztirako puntuazio handiena lortzen duen izangaia lehenetsiko da, baremoko hurrenkera berari jarraituz.
8.–Probak gainditu dituzten izangaien zerrenda eta agirien aurkezpena.
8.1. Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatu ondoren, epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda, guztira lortu dituzten puntuazioen araberako hurrenkeran, jendaurrean jarriko du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki-taulan. Gero, probak gainditu eta puntuazio handiena lortu eta lanpostuen kopuruan sartzen den izangaia izendatzeko proposamena eginen dio administrazio organo eskudunari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
8.2. Proposatutako izangaiak agiri hauek aurkeztu beharko ditu, izendatzeko proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hilabetean, O-NOZeko Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalean:
8.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langile finko ez diren izangaien kasuan:
a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen duen beste agiri baliokideren batena.
b) Tituluaren gaineko dokumentazioa, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.
c) Zinpeko aitorpena, erakusten duena ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua, eta ez dutela baztertu inongo administrazio publikoren zerbitzutik.
d) Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
e) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela karguan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.
f) Europar Batasunetik kanpokoa bada, bertan bizi eta lan egiteko baimena, legeek ezarritako kasuetan.
g) Abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuan arautzen den Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiak emandako ziurtagiri negatiboa, edo Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari baimena ematea ziurtagiri hori Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiari eska diezaion.
8.2.2. Nafarroako Foru Komunitatekoa edo haren erakunde autonomoetakoa ez den Nafarroako beste administrazio publiko bateko langile finko direnek ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko ataleko dokumentazioaz gain, eta bertan agertu beharko da funtzionario, estatutupeko langile edo lan kontratudun finko direla, noiztik, Administrazio Publikoetan aitortuta duten antzinatasuna, langilearen maila edo taldea, eta haren administrazio egoera. Azkeneko datu horren bidez frogatuko da prozesuak iraun bitartean ez dela borondatezko edo nahitaezko eszedentzian egon gora egiteko erabili nahi den abiaburuko lanpostuan.
8.2.3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langile finko diren izangaien kasuan:
a) Tituluaren gaineko dokumentazioa, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.
b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, 8.2.1.e) atalean ezarritako ildo beretik.
c) Abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuan arautzen den Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiak emandako ziurtagiri negatiboa, edo Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari baimena ematea ziurtagiri hori Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiari eska diezaion.
9.–Izendapena eta jabetza hartzea.
9.1. Administrazio organo eskudunak, egoki bada, aurreko oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen dituen izangaia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatuko du ebazpen bidez, elikadurako teknikarien lanpostuetan jardun dezan.
Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek interesdunei egin beharreko jakinarazpena ordeztuko du urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan aipatzen diren ondorioetarako.
9.2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten zaionetik hasita.
9.3. Izendapena dela bide, izendatua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko da, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioei buruz indarra duten xedapenetan ezarritako eskubideak eta betebeharrak izanen ditu.
Hautaprobak gainditu ondoren izendatzen den izangaia funtzionario bihurtuko da, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko da, eta bertan alta emanen zaio, araubide horretan aurreikusitako babesean.
Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzen den funtzionarioak, lehendik haren montepioetakoren baten eskubide pasiboen araubidean afiliaturik badago, bi aukera izanen ditu: sartzen den Administrazioaren Montepioan jarraitzea ala Gizarte Segurantzan afiliatzea.
9.4. Funtzionario gisa lanpostuaz jabetzea geroratu eginen da baldin izangaia amatasun edo adopzio lizentziarako ezarritako aldian badago.
Lanpostuaz jabetzeko epea zenbatzen hasiko da amatasun edo adopzio lizentziari dagokion aldia bukatzen denetik hasita, edo lehenago, baldin eta interesdunak hala eskatzen badu. Nolanahi ere, amarentzat erditu ondoren ezarritako derrigorrezko atsedenaldia errespetatuko da.
Kasu horietan, dagokion administrazioan emandako zerbitzu gisa aitortuko da lanpostuaz jabetzeko gerorapen epe hori. Aitorpen hori egiteko nahitaezkoa izanen da lanpostuaz jabetzea, eta hori gertatzen denetik hasita izanen ditu ondorioak.
9.5. Deitutako lanpostua betetzen dela bermatzeko, izangairen batek hautapen prozesuaren ondoriozko eskubideei uko egiten badie, lanpostuan aritzeko deialdian ezarritako baldintzak betetzen ez baditu, lanpostua aukeratzen ez badu ezarritako prozeduran finkatu bezala eta dagokion epean, izendapen proposamenaren ondotik eskatzen den dokumentazioa aurkezten ez badu (behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik), esleitutako lanpostuaren jabetza hartzen ez badu (ezinbesteko kasuetan izan ezik) edo, izangaiak berak eskatuta, indarreko araudian adierazitako kasuetan borondatezko eszedentzia aitortzen bazaio jabetza hartzen duen egunetik aurrerako ondorioekin, administrazio organo eskudunak baja hori beteko du prozesua gainditu duten izangaien zerrendan haren atze-atzean dagoen izangaiarekin.
9.6. Izangaietatik inork ere ez badu gainditzen oposizio-lehiaketa, organo eskudunak oposizio-lehiaketa hutsik gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
9.7. Izendapenean eragina izan lezakeen errekurtsoren bat aurkezten bada deialdiaren, oposizio-lehiaketaren nondik norakoen edo horren ebazpenaren aurka, izendapena ez da irmoa izanen, eta administrazio bidean nahiz Administrazioarekiko auzien jurisdikzioan errekurtsoari buruz eman beharreko ebazpenaren zain eta mende geldituko da.
10.–Zerrendak osatzea ondoren aldi baterako kontratazioak egiteko.
10.1. Elikadurako teknikarien aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347E/2017 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiko zaio; izan ere, foru agindu horren bidez, Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onetsi ziren. (2017ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 12koa). Bestela, hala badagokio, zerrenda horiek indarra hartzen dutenean indarra duen araudiari jarraikiko zaio.
10.2. Deialdi honen emaitzan oinarrituta prestatzen den kontratazio zerrendako izangaiek 2.1.1 oinarrian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta aurrerantzean ere haiek betetzen jarraitu beharko dute.
Aurreko paragrafoan ezarritakoa betetzen ez duten izangai onartuak berehalakoan baztertuko dira kontratazio zerrendatik.
10.3. Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
a) Kontrataziorako zerrendetan egoteko, bai lanposturik gabeko izangai gaindituek bai oposizioaldia gainditu ez dutenek 2.1.1.c) atalean aipatutako titulazioaren agiria aurkeztu beharko dute, deialdiko azken emaitzak argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean, salbu aldez aurretik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aurkeztu badute. Agiri hori aurkezten ez dutenak zerrendetatik kanpo geldituko dira, salbu Administrazioak horren berri baldin badu Datuak Egiaztatu eta Kontsultatzeko Zerbitzuaren bidez.
b) Oposizioaldia gainditu ez dutenek epe horretan aurkeztu beharko dute, orobat, edozein Administrazio Publikotan emandako zerbitzuen ziurtagiria, hain zuzen ere elikadurako teknikari gisa deialdi hau argitaratu arte emandako zerbitzuena, salbu eta Nafarroako Gobernuaren esparruan emandako zerbitzuak badira.
10.4. Esparruak aukeratzea. Iraupen laburreko nahiz luzeko kontratazioetarako zerrendak prestatzeari begira aukeratzen diren esparruak deialdian parte hartzeko eskabidean berean adierazi beharko dira. Deialdiko behin betiko emaitzak argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean, interesdunek hasieran aukeratutako esparruak aldatu, murriztu edo zabaldu ditzakete.
10.5. Kontratu motak. Esparru bakoitzean bi zerrenda eginen dira: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako.
10.6. Izangaiek lanpostu eskaintzari uko egiten ahalko diote lanaldia heren batekoa edo hortik beherakoa denean.
11.–Zerrendak osatzea aldi baterako barne igoeretarako.
11.1. Elikadurako teknikarien aldi baterako barne igoerako zerrendak prestatzeko eta erabiltzeko orduan, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua bete beharko da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duena, baita zerrenda horiek indarra hartzean foru dekretua garatzeko indarra duen araudia ere.
11.2. Aldi baterako barne igoerako zerrendetan parte hartu nahi duten izangaiek baldintza hauek bete behar dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile finkoa izatea –eta izaera horri eustea–, elikadurako teknikarien lanpostuarena baino maila/talde edo kategoria beheragoko batean sailkatua egotea eta lanpostu hori lortzeko 2.1.1 oinarrian eskatzen diren titulazioa eta baldintzak betetzea.
Hautaproben emaitzak argitaratu ondoren, aldi baterako barne igoerako izangaien zerrendak prestatuko dira mailaz igotzeko moduan dauden izangaiekin, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta. Berdinketarik izanez gero, deialdian eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean aitortutako antzinatasuna hartuko da kontuan.
12.–Errekurtsoak.
Deialdi honen eta bere oinarri eta egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, honako hauetan xedatutakoarekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2.c) artikulua eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Agindua.
Epaimahaiaren behin betiko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, O-NOZeko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 3 artikuluarekin bat.
Iruñean, 2018ko abenduaren 4an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.
I. ERANSKINA
Gai-zerrenda
Gai orokorrak.
1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: atariko titulua eta I. titulua. 13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzkoa: atariko titulua eta I. tituluko 53. eta 54. artikuluak.
2. gaia.–Apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua (EB), pertsona fisikoen babesari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazioari dagokienez: I., II. eta III. kapituluak.
3. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. 9. artikulutik 16.era eta 53. artikulua. 15/2004 Foru Legea, abenduaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzkoa: I. eta II. tituluak.
4. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena: I. titulua eta II. tituluko II., III., IV., VI., VII., VIII. eta IX. kapituluak.
5. gaia.–11/1992 Foru Legea, urriaren 20koa, Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duena.
6. gaia.–31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa: I. kapitulua, II. kapitulua, III. kapitulua.
7. gaia.–10/1990 Foru Legea, azaroaren 23koa, Osasunari buruzkoa.
8. gaia.–Nafarroako Osasun Plana (2014-2020): betearazitakoaren laburpena.
9. gaia.–17/2010 Foru Legea, azaroaren 8koa, Nafarroako Foru Komunitatean osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzkoa.
10. gaia.–3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa: atariko titulua eta I. titulua. 33/2002 Foru Legea, azaroaren 28koa, Nafarroako Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasuna Sustatzekoa.
11. gaia.–8/2017 Foru Legea, ekainaren 29koa, Nafarroako LGTBI+ Pertsonen Berdintasun Sozialari Buruzkoa.
12. gaia.–12/2018 Foru Legea, ekainaren 14koa, Irisgarritasun Unibertsalari buruzkoa: I. titulua eta II. titulua.
13. gaia.–44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Osasun arloko Lanbideen Antolamenduari buruzkoa: I., II. eta III. tituluak.
14. gaia.–16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren Kohesio eta Kalitateari buruzkoa: atariko kapitulua, eta I. kapitulutik VIII.era bitartekoak.
15. gaia.–41/2002 Lege Oinarrizkoa, azaroaren 14koa, Gaixoen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoan dituzten eskubide eta betebeharrak arautzen dituena.
Berariazko gaiak.
1. gaia.–Elikagai eta uren analisi mikrobiologikorako teknikak eta laginketak. Mikroorganismoen kontaketa eta identifikazioa. Bioteknologia teknikak, PCR delakoa. Toxina mikrobianoen identifikazioa. Oinarriak eta aplikazioak. Normalizazioa.
2. gaia.–Elikagai eta uren analisi fisiko-kimikorako teknikak eta laginketak. Teknika kromatografikoak. Espektrofotometriako teknikak. Entsegu entzimaimmuneen teknikak (ELISA). Oinarriak eta aplikazioak.
3. gaia.–Elikagaiak hondatzearen eragileak eta mekanismoak. Kontzeptuak: elikagaiak aldatzea eta elikagaiak kutsatzea. Aldaketa mikrobianoak. Lipidoen oxidazioa. Iluntze entzimatikoa eta ez-entzimatikoa. Elikagaien hondatzeari aurrea hartzea.
4. gaia.–Elikagaien kontserbazioa. Elikagaiak kontserbatzeko metodo fisikoak. Elikagaiak kontserbatzeko metodo kimikoak. Teknologiak.
5. gaia.–Elikagaien kutsadura. Kutsatzaile kimikoak. Elikadura-toxikologia. Araudia. Arrisku fisikoak.
6. gaia.–Elikagaien intolerantziak. Elikadurari loturiko alergiak eta intolerantziak. Prebentzioa. Anisakiosia. Arriskuak eta prebentzioa. Araudia.
7. gaia.–Jaki prestatuei loturiko elikadura-toxiinfekzio ohikoenak. Agente patogenoak. Agente patogeno gehien duten elikagaiak. Agente patogenoen garapena errazten, mugatzen edo galarazten duten faktoreak. Tenperaturaren eragina. Prebentzio-neurriak. Lekuko-laginak.
8. gaia.–Ospitaleetan elikagaiek transmititzen dituzten eritasun agerraldiak ikertzeko jarduketak.
9. gaia.–Elikadura. Nutrizioa Nutriente motak. Nutriente energetikoak, plastikoak eta arautzaileak. Karbohidratoak eta elikagai-zuntza. Lipidoak. Proteinak. Bitaminak. Mineralak. Definizioa, alderdi orokorrak, sailkapena eta iturri nagusiak. Elikagaien nutrizio-balioa. Elikaduraren fisiologia. Elikadura arloko gomendioak. Nutrienteei buruzko etiketak.
10. gaia.–Menu eta dieten diseinua eta plangintza ospitaleetako sukaldeetan. Fitxa teknikoak eta platerak prestatzea.
11. gaia.–Dieten kodea eta eskuliburua. Dieten kodifikazioa ospitalean. Dieten kodearen ezaugarriak.
12. gaia.–Ospitaleetan prestatutako plateren fitxa tekniko eta sanitarioak.
13. gaia.–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2002ko urtarrilaren 28ko 178/2002 (EE) Erregelamendua, Elikadurari buruzko legeen printzipio eta betekizun orokorrak ezarri, Elikagaien Segurtasuneko Europar Agintaritza sortu eta elikagaien segurtasunari buruzko prozedurak finkatzen dituena.
14. gaia.–17/2011 Legea, uztailaren 5ekoa, Elikagaien Segurtasunari eta Nutrizioari buruzkoa.
15. gaia.–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 29ko 852/2004 (EE) Erregelamendua, elikagaien higieneari buruzkoa.
16.gaia.–3484/2000 Errege Dekretua, abenduaren 29koa, jaki prestatuak prestatu, banatu eta merkaturatzeko higiene arauak ezartzen dituena.
17. gaia.–Elikagaiei aplikatu beharreko irizpide mikrobiologikoak. Elikadura-segurtasunari buruzko irizpideak. Prozesuko higiene irizpideak. Laginak hartzea. Emaitzak analizatzea eta interpretatzea. Azaleren analisia eta laginketa. Araudia.
18. gaia.–Elikadura-segurtasuna: printzipioak. Arriskuaren azterketa: arriskuaren ebaluazioa, kudeaketa eta komunikazioa. Zuhurtasunaren edo kautelaren printzipioa. Elikagaien Europako Agintaritza. Kontsumoaren, Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentzia.
19. gaia.–Arriskuen Analisiaren eta Kontrol-puntu Kritikoen Sistema (APPCC) aplikatzeko Codex Alimentarius delakoaren jarraibideak. Definizioa. Oinarriak. Hura aplikatzeko zazpi irizpideen garapena.
20. gaia.–APPCC sistema osasun zentroetarako janariak prestatu eta banatzen dituzten establezimenduetan. Aurretiazko betebeharren eta higiene arloko jardunbide egokietarako giden alderdi orokorrak, eta haiek APPCC sistemarekin duten harremana. Codex jarraibideak. Araudia.
21. gaia.–Janaria prestatzeko jardunbide egokien higiene plan orokorra.
22. gaia.–Ospitaleetarako janariak prestatu eta banatzen dituzten establezimenduetan aritzen diren elikagaien manipulatzaileen prestakuntzarako higiene plan orokorra. Elikagaien manipulatzaileei loturiko arriskuak. Prebentzioa. Norberaren higienerako oinarrizko arauak. Araudia.
23. gaia.–Ospitaleetarako janariak prestatu eta banatzen dituzten establezimenduetan jendeak kontsumitzeko uraren kontrolerako higiene plan orokorra. Araudia.
24. gaia.–Ospitaleetarako janariak prestatu eta banatzen dituzten establezimenduak garbitu eta desinfektatzeko higiene plan orokorra. Kutsadura gurutzatua. Definizioa, arriskua eta prebentzio neurriak.
25. gaia.–Ospitaleetarako janariak prestatu eta banatzen dituzten establezimenduetako hondakinak ezabatzeko higiene plan orokorra.
26. gaia.–Izurriteen kontrolerako higiene plan orokorra: ospitaleetarako janariak prestatzen dituzten establezimenduen desintsektazio eta desratizazioa. Araudia.
27. gaia.–Ospitaleetarako janariak prestatu eta banatzen dituzten establezimenduetako ekipamenduaren, makineriaren eta tresneriaren mantentze-lanetarako higiene plan orokorra.
28. gaia.–Elikagaien eta elikadura-produktuen hornidurari buruzko zehaztapenak. Ospitaleetarako janariak prestatu eta banatzen dituzten establezimenduetako hornitzaileen ziurtapena. Ospitaleetan elikagaiak jaso eta biltegiratzeko sistemak.
29. gaia.–Ospitaleetarako janariak prestatzen dituzten establezimenduetan alergenoak (alergiak eta elikadura-intolerentziak) kontrolatzeko kudeaketa eta higiene plan orokorra. Dieta berezien kudeaketa.
30. gaia.–Trazabilitatearen kontrol plana. Egiaztapen sistemak, neurri zuzentzaileak eta erregistroa. Elikagaien balio-bizitzaren kontrola. Araudia.
31. gaia.–Ospitaleetarako janariak prestatu eta banatzen dituzten establezimenduetako tenperaturaren kontrolerako higiene plan orokorra. Hotzaren eta beroaren kateari eustea. Elikagaiak hozkailuetan eta hozkailuetatik kanpora biltegiratzea. Ospitaleetako sukaldeetan prestatzen diren janariak garraiatu eta banatzeko baldintzak. Arriskuak, bete beharrekoak eta araudia.
32. gaia.–Ospitaleetan prestatzen diren janariak prestatu, kontserbatu, banatu eta berrerabiltzeko prozesuak. Lehengaiak eta tarteko produktuak prestatzea. Desizozketa. Gordinik kontsumitzeko elikagaiak. Horrelako elikagaiak garbitu eta desinfektatzea. Arriskuak eta prebentzioa.
33. gaia.–Ospitaleetan erabiltzen diren elikagaiekin, tresneriarekin eta garbiketa eta desinfekzio produktuekin kontaktua duten materialentzako zehaztapen tekniko eta sanitarioak. Araudia.
34. gaia.–Honako hauen kontratazioa eta erosketa: elikagaiak eta elikadura-produktuak; garbiketa eta desinfekzio produktu kimikoak; elikagaiekin,ekipamenduarekin eta tresneriarekin kontaktua duten materialak; eta ospitaleetako elikadurarekin zerikusia duten zerbitzuak. Txosten tekniko-sanitarioak.
35. gaia.–Elikagaien etiketatzea, aurkezpena eta publizitatea. Erabiltzaileari ematen zaion elikadura-informazioa. Araudia.
36. gaia.–Ospitaleetako sukalde ereduak. Linea hotzeko sukalde zentralizatua. Linea beroko sukalde zentralizatua. Definizioak, diseinua, instalazioak eta ekipamendua. Antolaketa, zirkuituak eta elikagaien fluxua. “Aurrerako bidea” printzipioa. Kontrola, tenperaturak eta funtzionamendurako parametroak ekoizpen, banaketa eta zerbitzu prozesuetan.
37. gaia.–Ospitaleetako sukaldeen lokalak, instalazioak eta tresneria. Lokalen ezaugarriak eta ingurumen arloko eskakizunak.
38. gaia.–Janaria plateretan jartzea, platerak betetzeko zinta, eta banaketa-orgak betetzea. Platerak pazienteei banatzea. Arriskuak, betebeharrak eta kontrolak.
39. gaia.–Kalitatea kudeatzeko sistemak. Ziurtapena eta egiaztapena. Elikagaien segurtasunerako autokontrol sistemak ospitaleetan kalitatea kudeatzeko sistemekin duen harremana. Barne- eta kanpo-auditoretza eta berrikuspenak. Dokumentazioa.
40. gaia.–Ospitaleetako elikadura-zerbitzuei buruz erabiltzaileek duten gogobetetasuna neurtzea. Helburuak. Metodologia. Erregistroak. Informazioa aztertzea.
41. gaia.–Normalizazioaren kontzeptua. Helburuak eta abantailak. Arauak. Normalizazio prozesuak ospitaleetako elikadura zerbitzuetan. Ziurtapenaren prozesua.
Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai zerrenda honetako gai guztiak.
II. ERANSKINA
Merezimenduen baremoa
1. atala.–Egindako zerbitzuak.
Ondokoak baloratuko dira:
1.1. Lehiaketaren xedeko estamentu eta espezialitatean edozein administrazio publikotako zentroetan egindako zerbitzuak. Urte bakoitzeko, 1,5 puntu.
1.2. Edozein administrazio publikotan, beste estamentu eta/edo espezialitate batean egindako zerbitzuak. urte bakoitzeko, 0,25 puntu.
1.3. Lehiaketaren xedeko kategoria berean osasun zentro pribatuetan egindako zerbitzuak, Gizarte Segurantzan afiliatuta eta besteren kontura kotizatuta. urte bakoitzeko, 0,75 puntu.
Egindako zerbitzu gisa hartuko dira funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratudun finko gisa egindako zerbitzuak, baita aldi baterako egindakoak ere.
Ondorio horietarako, egindako zerbitzuak kalkulatzean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan egindako zerbitzuen aitorpenari buruz ezarrita dauden irizpideei jarraituko zaie.
Egindako zerbitzuek urte natural oso bat hartzen ez badute, kontratuaren hasiera-egunaren eta bukaera-egunaren arabera dagokion puntuazio proportzionala esleituko da, egindako lanaldi mota edozein dela ere.
Aurreko azpiataletan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Halakoetan, kasu bakoitzean handiena den puntuazioa emanen da.
Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoria batean egindako lanak benetan egin direneko lanpostuan eginak bezala kontatuko dira.
Zerbitzu berezietan egindako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan eginak balira bezala kontatuko dira.
Erizain espezialistaren titulua lortzeko egonaldi osoa egin ez bada, egoiliar gisa egindako zerbitzuak 1.2 azpiatalean baloratuko dira.
Atal honetan, guztira, 17 puntu emanen dira gehienez.
2. atala.–Prestakuntza, irakaskuntza, ikerkuntza eta hizkuntzak.
Atal honetako merezimenduak baloratuko dira baldin aukeratu nahi den lanpostuarekin zerikusia badute, eta kontuan harturik azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan xedatutakoa.
2.4, 2.6 eta 2.7 azpiatalei dagokienez, komunikazioak, txostenak eta argitalpenak baloratuko dira ikerketa-lan beraren gainekoak badira ere, eta puntuazio horiek bateragarriak izanen dira.
Akta-liburuetan edo abstraketan egiten diren txostenak eta komunikazioak ez dira argitalpentzat hartuko.
2.1. Graduondoko prestakuntza:
–Ikertzeko nahikotasuna/Ikasketa aurreratuen diploma: 1 puntu.
–Doktore gradua: 1 puntu.
–Unibertsitateko aditua: 1 puntu.
–Unibertsitateko master ofiziala: 1,5 puntu.
2.2. Prestakuntza espezializatua:
–Erizain espezialistaren titulua izateagatik, Erizaintzako espezialitateei buruzko apirilaren 22ko 450/2005 Errege Dekretuan ofizialki aitortutako espezialitateetako batekoa: 1 puntu.
–Helburuko kategorian lanpostua lortzeko eskatzen den titulazioa ez da atal honetan baloratuko.
2.3. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako edo egiaztatutako prestakuntza jardueretan ikasle gisa parte hartzea. Ikasketa kreditu bakoitzeko, 0,05 puntu.
Ikastaroaren egiaztapena ordutan egiten bada, kreditu bat kontatuko da hamar orduko. Egiaztapenean orduak eta kredituak agertzen badira, ikastaroa baloratzeko kredituak hartuko dira aintzat.
Ziurtagirian orduen kopurua ageri ez bada, ez da baloratuko; ikaslea ikasturte osoan aritu dela agertzen bada, 12 kreditu kontatuko dira.
Zatikiak proportzionalki puntuatuko dira.
Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eta informatikako prestakuntza baloratuko da.
Atal honetan, erakunde antolatzailearen gaineko betekizunak betetzen ez dituzten prestakuntza ekintzak ere baloratuko dira, baldin eta administrazioak aginduta egin badira edo hark homologatu baditu. Horien artean espresuki sartzen dira sindikatuek “Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Akordioen” barrenean antolatuak.
Titulazio ofizialak ez dira merezimendu gisa baloratuko.
Gehienez ere 2,5 puntu emanen da.
2.4. Biltzarretan, jardunaldietan edo bilkura zientifikoetan idatzizko txostenak, afixak edo komunikazioak aurkeztea:
–Nazioarteko mailan: lehen hiru sinatzaileak: 0,4 puntu. Hurrengo hiru sinatzaileak: 0,2 puntu.
–Nazio mailan: lehen hiru sinatzaileak: 0,2 puntu. Hurrengo hiru sinatzaileak: 0,1 puntu.
–Autonomia erkidegoko mailan: lehen hiru sinatzaileak: 0,1 puntu. Hurrengo hiru sinatzaileak: 0,05 puntu.
Baloratu ahal izateko, sinatzailearen ordena agertu beharko da.
Ahozko komunikazioak ez dira baloratuko haien idatzizko onarpena ere aurkezten ez bada, ez eta mahai-inguruetan parte hartu izana ere.
Gehienez ere 2 puntu emanen dira.
2.5. Administrazioen edo erakunde publikoen beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea:
–Nazioarteko mailan: 0,75 puntu.
–Nazio mailan: 0,5 puntu.
–Autonomia erkidegoko mailan: 0,2 puntu.
Lan zientifikoagatik edo ikerketa lanagatik emandako bekaren edo sariaren jasotzailea baizik ez da baloratuko.
Gehienez ere 2 puntu emanen dira.
2.6. Lanak ISSNa duten aldizkari espezializatuetan argitaratzea. Lehenengo hiru sinatzaileak, 0,4 puntu. Hurrengo hiru sinatzaileak: 0,2 puntu.
Gehienez ere 2 puntu emanen da.
2.7. ISBNa duten liburu zientifikoetan laguntzaile gisa agertzea: 0,3 puntu argitaratutako liburu bakoitzeko.
Gehienez ere 3 puntu emanen dira.
2.8. Irakasle lana:
a) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatu edo egiaztatutako prestakuntza jardueretan: 0,2 puntu 10 orduko.
Iraupena agertzen ez duten ziurtagiriak ez dira baloratuko.
Baremoko b) atalean adierazitako irakasle lana ez da atal honetan baloratuko.
Gehienez ere 2 puntu emanen da.
b) Irakasle lana osasun laguntzako praktiken tutore edo koordinatzaile gisa, osasun laguntzako praktiken irakasle koordinatzaile gisa, irakasle kliniko elkartu gisa, irakasle elkartu gisa, unibertsitateko ikastaroetako, masterretako edo adituen tutore gisa, osasun laguntzako praktiketako kolaboratzaile gisa, eta langile egoiliarren tutore eta irakasle kolaboratzaile gisa. Ikasturte oso bakoitzeko: 0,25 puntu.
Frogagiriaren arabera, ikasturte osoa frogatua ez badago, egindako denborari dagokion puntuazio proportzionala emanen da.
Gehienez ere puntu 1 emanen da.
2.9. Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik, Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak direnez: hizkuntza bakoitzeko, 2 puntu gehienez.
Gaitasun agiririk edo balio bereko titulurik izan ezean, dagokion puntuazio proportzionala emanen da.
Tituluak eta ziurtagiriak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailen arabera baloratuko dira. Maila horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean jasotzen dira, horren bidez ezarri baitziren euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa).
Atal honetan, guztira, 22 puntu emanen dira gehienez.
3. atala.–Euskaraz jakitearen balorazioa.
Euskararen jakite-mailaren balorazioa azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz eginen da. Foru dekretu horren bidez arautu zen euskararen erabilera Nafarroako Administrazio Publikoetan, haien erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan.
Iragarkiaren kodea: F1814821
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
