1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2366/2018 EBAZPENA, abenduaren 14koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Ana María Mendióroz Lacambra andrea unibertsitateko irakasle titular izendatzen duena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak 2018ko abuztuaren 16an emandako 1625/2018 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egin zen.
Ikusirik lehiaketa epaitu duen batzordeak abenduaren 11n egindako proposamena, Ana María Mendióroz Lacambra andrea izendatzearen aldekoa “Gizarte Zientzien Didaktika” jakintza-arloko unibertsitateko irakasle titularraren lanpostua - 4985 kodeduna eta Giza eta Hezkuntza Zientzien Sailari atxikia- betetzeko, eta interesdunak aurkeztu duenez deialdiaren oinarrietan eskatzen den dokumentazioa.
Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidaten eskudantziez baliatuz,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Ana María Mendióroz Lacambra andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko irakasle titular izendatzea. Lanpostua “Gizarte Zientzien Didaktika” jakintza-arlokoa da, 4985 zenbakia du eta Giza eta Hezkuntza Zientzien Sailari atxikia dago.
Bigarrena.–Izendapen horrek interesduna lanpostuaz jabetzen denean hartuko du indarra, betiere gehienez hogei eguneko epean ebazpen hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2018ko abenduaren 14an.–Errektorea, Alfonso Carlosena.
Iragarkiaren kodea: F1815295