245. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2315/2018 EBAZPENA, abenduaren 4koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko jarduneko errektoreak emana, Ana González Urteaga andrea unibertsitateko irakasle titular izendatzen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak 2018ko abuztuaren 16an emandako 1625/2018 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egin zen.

Ikusirik 3484 zenbakia duen lanpostua betetzeko lehiaketaz arduratzen den batzordeak 2018ko azaroaren 6an egindako proposamena, Enpresen Kudeaketa Saileko “Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea” jakintza-arloko unibertsitateko irakasle titularra izatekoa, Ana González Urteaga andrearen aldekoa, eta ikusirik interesdunak deialdiaren oinarrietan eskatutako dokumentazioa aurkeztu duela.

Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidaten eskudantziez baliatuz,

Errektorea ez dagoelako, hura ordeztuz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2015eko ekainaren 24an emandako 1042/2015 Ebazpenaren hamabosgarren atalean ezarritakoarekin bat (Ebazpenak errektoretza-taldearen egitura orokorra onesten du),

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Ana González Urteaga andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko irakasle titular izendatzea. Lanpostua “Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea” jakintza-arlokoa da, 3484 zenbakia du eta Enpresen Kudeaketa Sailari atxikia dago.

Bigarrena.–Izendapen horrek interesduna lanpostuaz jabetzen denean hartuko du indarra, betiere gehienez hogei eguneko epean ebazpen hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2018ko abenduaren 4an.–Jarduneko errektorea, Manuel Rapún Gárate.

Iragarkiaren kodea: F1814859