1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
92/2018 FORU AGINDUA, abenduaren 10ekoa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana, José Ignacio Bombín Silvestre jauna, Egokitzapen Obrak Burutu eta Kontrolatzeko Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan xedatzen du bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. José Ignacio Bombin Silvestre jauna, Garapen Ekonomikorako Departamentuko Egokitzapen Obrak Burutu eta Kontrolatzeko Bulegoko burua, kargutik kentzea.
2. Foru agindu hau interesdunari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2018ko abenduaren 10ean.–Garapen Ekonomikorako kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.
Iragarkiaren kodea: F1815002