241. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TIRAPU

Administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Tirapuko Udalak, 2018ko azaroaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Tirapuko Udaleko administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egongo da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan argitaratuta, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emango da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tirapun, 2018ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Iñaki Lafuente Gorriz.

Iragarkiaren kodea: L1814228