241. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXABARRI

Eskabideak aurkezteko epea luzatzea, herri-lurretako aprobetxamenduak herritarren arteko zuzeneko adjudikazio
bidez egiteko

Etxabarriko Kontzejuak, 2018ko azaroaren 24an egin bilkuran, ikusirik Nafarroako Arartekoak 2018ko azaroaren 19an egindako Q18/764 gomendioa, erabaki zuen eskabideak aurkezteko epea luzatzea, Etxabarriko Kontzejuko herri-lurretako larreak eta aprobetxamenduak herritarren arteko zuzeneko adjudikazio bidez egiteko.

Herritarren artean zuzenean adjudikatzeko aprobetxamendua eskatzeko eskubidea dutela uste duten herritarrek hala jakinarazi behar diote Etxabarriko Kontzejuari, iragarki hau argitaratu ondoko 15 egunetan. Epe horretan egiten ez dutenek eskubideari uko egin diotela ulertuko da, adjudikazio aldirako.

Aprobetxamendu hau arautzen duten baldintza-agiria eta ordenantza interesdunen eskura daude Etxabarriko Kontzejuaren Idazkaritzan.

Etxabarrin, 2018ko azaroaren 27an.–Kontzejuko burua, Iker Aramendía Jiménez de Vicuña.

Iragarkiaren kodea: L1814671