241. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, urriaren 24ko 86/2018 Foru Dekretuarena. Foru agindu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko igerilekuek bete beharreko higiene eta osasun baldintzak eta segurtasun baldintzak ezarri ziren.

Urriaren 24ko 86/2018 Foru Dekretuko testuan (2018ko 221. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 15ean argitaratua) akats batzuk egin direla oharturik, foru dekretu hori zuzendu da, dagokion akats-zuzenketa argitaratuz.

3.3. artikuluan:

Honako hau dioen tokian: “Hogei etxebizitza edo familia unitate baino gutxiago dituzten jabekideen elkargoen igerilekuei honako hauek bakarrik izanen zaizkie aplikagarri: 4., 5., 6., 7., 9., 10., 12., 14., 16. (5. apartatua izan ezik), 17., 18., 19., 21., 27.2, 28., 29.5, 37. eta 38. artikuluak, VII. Kapitulua, hirugarren xedapen gehigarria. Era berean, nasa edo hondartza eta gainerako kanpoko gune zoladuradunak ez labaingarriak izatea eskatuko zaie”.

Honako hau behar du: “Hogei etxebizitza edo familia unitate baino gutxiago dituzten jabekideen elkargoen igerilekuei honako hauek bakarrik izanen zaizkie aplikagarri: 4., 5., 6., 7., 9., 10., 12., 14., 16. (5. apartatua izan ezik), 17., 18., 19., 21., 23., 25 (1., 2. eta 4. apartatuak) 27.2., 28, 37. eta 38. artikuluak, VII. Kapitulua, bidezkoa den orotan, eta laugarren xedapen gehigarria eta lehen lehen xedapen iragankorra. Era berean, nasa edo hondartza eta gainerako kanpoko gune zoladuradunak ez labaingarriak izatea eskatuko zaie”.

3.4. artikuluan:

Honako hau dioen tokian: “Landetxeetako edo nekazaritza turismoko establezimenduetako eta ikastetxe nagusietako edo antzeko tokietako igerilekuei, haietan ostatu hartzen duten pertsonek bakarrik erabiltzekoak badira, honako hauek bakarrik izanen zaizkie aplikagarri: 4., 5., 6., 7., 8., 9., 10., 12., 14., 15., 16., 17., 18., 19., 21., 23., 26.2, 27., 28., 29., 32., 33., 36. eta 37 artikuluak, eta VII. Kapitulua, bidezkoa den orotan”.

Honako hau behar du: “Landetxeetako edo nekazaritza turismoko establezimenduetako eta ikastetxe nagusietako edo antzeko tokietako igerilekuei, haietan ostatu hartzen duten pertsonek bakarrik erabiltzekoak badira, honako hauek bakarrik izanen zaizkie aplikagarri: 4., 5., 6., 7., 8., 9., 10., 12., 14., 15., 16., 17., 18., 19., 21., 23., 25. (1., 2. eta 4. apartatuak), 27.2, 28., 29., 30., 33., 34. 37., 38. artikuluak, eta VII. Kapitulua, bidezkoa den orotan, hirugarren xedapen gehigarria, laugarren xedapen gehigarria, lehen xedapen iragankorra eta bigarren xedapen iragankorra”.

31.2. artikuluan:

Honako hau dioen tokian: “Jabekideen elkargoen instalazioak, hoteletakoak eta ostatuetakoak, ontzi termalenak eta/edo mineromedizinalenak eta xede nagusia bainua eta aisialdia sustatzea ez duten erakundeetakoak, lehen sorospenak emateko lokala izateko betebeharretik salbuetsita daude. Edonola ere, foru dekretu honen V. eranskinean aipatutako larrialdietarako oinarrizko botika kutxa izan beharko dute, instalazioko sorosleek zainduko dutena, 29.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz hori izatetik salbuetsita dauden instalazioetan izan ezik”.

Honako hau behar du: “Jabekideen elkargoen instalazioak, hoteletakoak eta ostatuetakoak, ontzi termalenak eta/edo mineromedizinalenak eta xede nagusia bainua eta aisialdia sustatzea ez duten erakundeetakoak, lehen sorospenak emateko lokala izateko betebeharretik salbuetsita daude. Edonola ere, foru dekretu honen VI. eranskinean aipatutako larrialdietarako oinarrizko botika kutxa izan beharko dute, instalazioko sorosleek zainduko dutena, 29.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz hori izatetik salbuetsita dauden instalazioetan izan ezik”.

39.3 artikuluaren bigarren paragrafoa.

Honako hau dioen tokian: “Beharrezko datu, dokumentu edo egiaztagiriak ikuskatzaileen eskura egonen dira beti, eta, bereziki, eskuragarri egonen dira beti Osasun Kontrolerako Erregistro Liburuak eta erantzukizunpeko adierazpenak, III. eta V. Kapituluetan aipatzen direnak, hurrenez hurren”.

Honako hau behar du: “Beharrezko datu, dokumentu edo egiaztagiriak ikuskatzaileen eskura egonen dira beti, eta, bereziki, eskuragarri egonen dira beti Osasun Kontrolerako Erregistro Liburuak eta erantzukizunpeko adierazpenak, IV. eta V. kapituluetan aipatzen direnak, hurrenez hurren”.

VI. eranskinean.

Honako hau dioen tokian: “30.1 artikuluan aipatzen den lokala...”.

Honako hau behar du: “31. artikuluan aipatzen den lokala...”.

Iruñean, 2018ko azaroaren 26an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1814655