240. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

137/2018 FORU AGINDUA, azaroaren 15ekoa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Jokoaren Kontseiluko kide berriak izendatzen dituena eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren 62/2018 Foru Aginduan, maiatzaren 10ekoan, bere kideak izendatzen dituenean, atzeman den akats bat zuzentzen duena.

Azaroaren 24ko 116/2008 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Jokoaren Kontseilua sortu eta haren osaera, antolamendua eta funtzionamendua arautu ziren, Jokoari buruzko abenduaren 14ko 16/2006 Foru Legearen 9. artikuluan jasotako aurreikuspena garatzeko asmoz.

Azaroaren 23ko 106/2016 Foru Dekretuaren bidez, aipatu foru dekretua aldatu zen, besteak beste, bere osaera departamentuetako egituretan sartzen diren aldaketei egokitzeko xedez, etorkizunean egoera horren karietara egin zitezkeen aldaketak saihesteko.

Azaroaren 24ko 116/2008 Foru Dekretua aldatu eta gero, bere 4. artikuluan ezartzen da Nafarroako Jokoaren Kontseiluak burutza bat edukiko duela, joko eta apustuen gaian eskuduntzak dituen departamentuko titularra izango dena; buruordetza bat, joko eta apustuen gaian eskuduntzak dituen zuzendaritza nagusia betetzen duen pertsona izango dena.

Kideak hauek izango dira: segurtasun-politiken arloko eginkizunak, droga-mendekotasunen eta beste mendekotasun batzuen aurkako Foru Planaren plangintzaren, koordinazioaren eta ebaluazioaren arloko eginkizunak eta joko-jarduerekin eta apustuekin zerikusia duten tributuak kudeatzeko eginkizunak esleituak dituzten zerbitzuetako zuzendaritzak betetzen dituztenak; joko eta apustuen arloko eginkizunak betetzen dituen ataleko burua; joko enpresarien lau ordezkari, Sindikatuetan elkartzeko eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legearen arabera eratu diren enpresa erakundeek proposatuta, Nafarroan jarduten dutenak eta Foru Komunitateko erregistroetan izena emanda daudenak; Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza handiena daukaten sindikatuek izendatutako bi ordezkari, Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoak ezartzen duenaren arabera; eta Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoan xedatutakoaren babesean Nafarroan eratutako elkarteen ordezkari bat, helburu nagusi ludopatiari aurre egitea eta tratatzea duten elkarteena, beren eginkizunak batez ere Nafarroako Foru Komunitatean egiten dituztenak, eta Nafarroako Elkarteen Erregistroan izena emanda dutenak, aipatu elkarte horiek beraiek proposatuta.

Azkenik, idazkaria joko eta apustuen arloan eskumenak dituen departamentukoak eta zuzenbide lizentziadunak direnen artean izendatuko da.

Jokoaren eta apustuen arloko eskumenak dituen departamentuko titularrak izendatuko ditu titularrak eta ordezkoak, foru agindu bidez.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emandako maiatzaren 10eko 62/2018 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Jokoaren Kontseiluko kideak izendatu ziren.

Foru agindu horretan ezartzen da ezen, enpresaburuen erakundeei, ordezkaritzarik handiena duten elkarte eta sindikatuei titularrak eta ordezkoak proposatzeko eskatu eta gero, Nafarroako Comisiones Obreras sindikatuari eskatzea falta zela, eta ez dela posible izan Nafarroan izena emanda dauden bi apustu-enpresen elkarteekin adostasun batera iristea, enpresa sektore honen kide bat eta ordezko bat elkarrekin proposa zezaten.

2018ko uztailaren 20ko idazkiaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean kirol apustuak ustiatu eta merkaturatzeko baimena daukaten enpresek jakinarazi dute beren elkarteek, hau da, Asociación Navarra de Apuestas (ASNAP) elkarteak eta Asociación Navarra de Licenciatarios de Apuestas (ANLAD) elkarteak, adostu dutela nor izango diren Joko Kontseiluko kide titularra eta ordezkoa: Xabier Rodríguez-Maribona Azcúnaga jauna eta Luis Miguel Cabeza de Vaca Nieto jauna.

2018ko urriaren 31ko posta elektroniko baten bidez, jakinarazi da Joko Kontseiluko kide titularra eta ordezkoa, Nafarroako Comisiones Obreras sindikatua ordezkatuz, hauek izango direla: titularra, Rubén Belzunegui Ollo jauna eta ordezkoa Javier Barinaga Adrián jauna.

Halaber, atzeman da akats bat dagoela 62/2018 Foru Aginduan, maiatzaren 10ekoan: izan ere, Unión General de Trabajadores sindikatuaren ordezkaria bi aldiz aipatzen da, lehena Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritzarik handiena duten sindikatuen arteko kide bezala, eta bigarrena joko-enpresarien ordezkari bezala. Beharrezkoa da akats hori zuzentzea.

Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuak 2018ko azaroaren 6an emandako txostena ikusirik, bai eta espedientean dauden gainerako dokumentuak ere, eta Nafarroako Jokoaren Kontseilua sortu eta haren osaera, antolamendua eta funtzionamendua arautzen dituen azaroaren 24ko 116/2008 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Honako hauek izendatzea Nafarroako Jokoaren kontseiluko kide berri:

–Xabier Rodríguez-Maribona Azcúnaga jauna, titular eta Luis Miguel Cabeza de Vaca Nieto jauna ordezko, biak apustuen arloko ordezkari.

–Rubén Belzunegui Ollo jauna, titular eta Javier Barinaga Adrián jauna ordezko, biak Nafarroako Comisiones Obreras sindikatuaren ordezkari.

2. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emandako 62/2018 Foru Aginduan, maiatzaren 10ekoan, Nafarroako Jokoaren Kontseiluaren osaera ezartzen duenean, atzeman den akatsa zuzentzea, esaten den zentzuan.

Honako hau dioen tokian:

d) Jokoaren arloko enpresaburuen lau ordezkari:

–Ana Isabel Fernández Apaolaza andrea titular eta Eduardo Ruiz Viñes jauna ordezko, bingo jokoaren sektoreko ordezkari gisa.

–Oscar Navarro Juárez jauna titular eta Daniel Saralegui Arnáiz jauna ordezko, josteta makinen sektorearen ordezkari gisa.

–Teofilo Ruano Pérez jauna titular eta Carlos Gallués Goñi jauna ordezko, joko aretoen sektorearen ordezkari gisa.

–Ana Irene Rodeles Lizarbe andrea titular eta Gorka Martínez Hurtado de Saracho jauna ordezko, Unión General de Trabajadores sindikatuaren ordezkari gisa.

Honako hau behar du:

d) Jokoaren arloko enpresaburuen hiru ordezkari:

–Ana Isabel Fernández Apaolaza andrea titular eta Eduardo Ruiz Viñes jauna ordezko, Bingo jokoaren sektoreko ordezkari gisa.

–Oscar Navarro Juárez jauna titular eta Daniel Saralegui Arnáiz jauna ordezko, josteta makinen sektorearen ordezkari gisa.

–Teofilo Ruano Pérez jauna titular eta Carlos Gallués Goñi jauna ordezko, joko aretoen sektorearen ordezkari gisa.

3. Aurreko puntuetan ezarritakoa betearaziz, hauek dira Nafarroako Jokoaren Kontseiluko kideak:

a) Batzordeburua: María José Beaumont Aristu andrea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria denez gero.

b) Batzordeko buruordea: Agustín Gastaminza Oiz jauna, Barneko zuzendari nagusia denez gero.

c) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren bost ordezkari:

–Antonio García Malumbres jauna, Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko zuzendaria, edo arauz bere ordezkoa dena.

–Nekane Agreda Arróniz andrea, Barne Zuzendaritza Nagusiko Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, edo arauz bere ordezkoa dena.

–Koldo Cambra Contín jauna, Gizarte Osasuna Sustatzeko Zerbitzuko burua, titular izango dena, eta Margarita Echauri Ozcoidi andrea, Osasuna Sustatzeko Ataleko burua, ordezko.

–Oscar Martínez Bujanda Estenoz jauna, Zerga Kudeaketa Zerbitzuko zuzendaria, titular izango dena, eta Cristina Ederra Urra andrea, Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Ataleko burua, ordezko izango dena.

–Miguel Angel Marzabal Díaz jauna, Jokoaren eta Ikuskizun Publikoen Ataleko burua, titular izango dena, eta Eugenio Vila Sánchez jauna, Trafiko eta Bide Segurtasunaren Ataleko Burua, ordezko izanen dena.

d) Jokoaren arloko enpresaburuen lau ordezkari:

–Ana Isabel Fernández Apaolaza andrea titular eta Eduardo Ruiz Viñes jauna ordezko, Bingo jokoaren sektoreko ordezkari gisa.

–Oscar Navarro Juárez jauna titular eta Daniel Saralegui Arnáiz jauna ordezko, josteta makinen sektorearen ordezkari gisa.

–Teofilo Ruano Pérez jauna titular eta Carlos Gallués Goñi jauna ordezko, joko aretoen sektorearen ordezkari gisa.

–Xabier Rodríguez-Maribona Azcúnaga jauna, titular eta Luis Miguel Cabeza de Vaca Nieto jauna ordezko, biak apustuen arloko ordezkari.

e) Bi kide Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza handiena duten sindikatuen ordezkari:

–Irene Rodeles Lizarbe andrea titular eta Gorka Martínez Hurtado de Saracho jauna ordezko, biak UGT sindikatuaren ordezkari gisa.

–Rubén Belzunegui Ollo jauna, titular eta Javier Barinaga Adrián jauna ordezko, biak Nafarroako Comisiones Obreras sindikatuaren ordezkari.

f) Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoan xedatutakoaren babesean Nafarroan eratutako elkarteen ordezkari bat:

–Vanesa Gargallo Tormo andrea titular eta Daniela Scorrani Fantín andrea ordezko, “Aralar” Nafarroako Ludopaten Elkartearen ordezkari gisa.

g) María José Alvarez Los Arcos andrea, Barne Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren eta Kudeaketa Administratiboaren Ataleko burua, izendatzea Nafarroako Jokoaren Kontseiluko idazkari kargua hartzeko; kargua hutsik dagoenean edo idazkaria kanpoan edo eri denean, Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikitako zuzenbideko lizentziaduna den beste norbaitek ordezten ahalko du.

4. Foru agindu hau Jokoaren Kontseiluko kideei jakinaraztea, eta Barne Zuzendaritza Nagusira, Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzura eta Jokoaren eta Ikuskizun Publikoen Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2018ko azaroaren 15ean.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1814093