240. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Informazio publikoa, Udal Plan Orokorra antolatzeko agiriaren testu bateginarena

Garesko Hirigintzako Udal Plana berrikusteko espedientean, 2018ko uztailaren 5ean Jarraipen Batzordea bildu zen planaren alderdi batzuk berraztertzeko, eta erabaki zen zenbait zuzenketa egitea testu bateginean (2018ko urtarrilaren 25ean behin-behinean onetsitako testuan), eta zuzendutako agiria jendaurrean jartzea.

2018ko azaroaren 20ko osoko bilkuran, hirugarrenez onetsi zen agiri zuzendua behin-behinean, eta erabaki zen Udal Plan Orokorra antolatzeko agiria agiriaren testu bategina jendaurrean jartzea hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, udal bulegoetan. Testu bategina 2018ko azarokoa da, eta aipatu zuzenketak jasotzen ditu.

Garesen, 2018ko azaroaren 21ean.–Jarduneko alkatea, Daniel Arana Belloso.

Iragarkiaren kodea: L1814392